Eztei ondorengo edo udazkeneko migrazioa hasten da sasoi horretan, eta abuztuan izaten dira balio esanguratsuenak.

Iraila-urria bezala, urteko sasoi aberatsena izaten da. Sasoi horretako espezie kopururik handiena -85 espezie- abuztuan bildu zen, Plaiaundin.
Sasoi horretako lorpen nagusiak:
-
Migrazio mugimendu garrantzitsuak izan ziren, eta honako espezie haietako multzo handiak bildu ziren: koartza hauskara, koartzatxo txikia, bernagorri arrunta, txirritxo handia, zankaluzea, amiltxoria, kurlinta bekainduna, kuliska iluna eta abar.
-
Antxeta mokogorri multzo handiak daude oraindik; 1.400 ale izan ziren gehienez uztailean. Jaitzubian uztailean ikusitako multzo handiena 350 alekoa izan zen.
-
Mokozabalaren migrazioa hasi zen; lehen aleak abuztuaren amaieran agertu ziren.
-
Lehen arrano arrantzaleak ikusi zituzten;ale bakan batzuk etengabe.
-
Migratzaile ekinokzial batzuk ere ikusi zituzten pasatzen, noiz edo noiz: amiamoko zuria, amiamoko beltza, koartza gorria, txenada txikia, txenada mokogorria, udako zertzeta eta abar.
-
Anatidoei dagokienez, zertzeta arrunt aleen helduera aipatu behar da; horien kopurua haziz joan zen sasoi horretan.
-
Uroilanda handia ugaldu egin zela nabaritu zuten, familia oso bati kusi baitzuten Jaitzubian.
-
Paseriformeei dagokienez, ugaltze ondorengo enara arrunt, enara azpizuri, karnaba eta arabazozo pikart multzoak azpimarratu behar dira.
-
Nabarmentzekoa da abuztuaren 15ean, Jaitzubian, eraztun jartze kanpainan, ur-benarriz ale bat harrapatu izana; bai eta Plaiaundin garrapo bat ikusi izana ere, espezie horrentzat ezohikoa den inguru batean.
|