Eztei ondorengo edo udazkeneko migrazio aldiaren unerik garrantzitsuena denez, balio maximoak izaten dira. Maximo hori irailean izaten da Plaiaundin, 85 espezierekin. Jaitzubiako emaitzak apalagoak izan dira, uste baino baxuagoak, estaldura eskasa izan baita aldi horretan (2 errolda izan dira irailean, eta bakarra urrian).

Aldi horretako mugarri nagusiak:
-
Migrazio mugimendu nabarmenak izan dira, hainbat espezieri dagokienez: koartza hauskara, koartzatxo txikia, mokozabalari, bernagorri arrunta, txiritxo handia, harri-iraularia, basahatea, zertzeta arrunta, kuliska txikia, itsas enara beltza eta abar.
-
Koartzatxo itzain multzo handiak ikusi dituzte, bai eta 2 koartzatxo handi ere; azken horiek aldizka ikusi dituzte; Txingudi ere hartzen duen eremu zabalago batean zeuden, itxura denez.
Aurreko aldiko antxeta mokogorri multzoek behera egin dute. Kaio hankahori multzoak bildu dira hainbatetan.
Mokozabalaren migrazioari dagokionez, maximo historikoa izan zen abuztuaren 14tik urriaren 31ra arteko aldian; gutxienez 799 ale ikusi zituzten. Kopuru hori hainbat hitzordu baztertu ondoren (bi aldiz ez zenbatzek ohartutako neurria da hori) lortu da, eta espezie horren jarraipen sistematikoa egiteko programarik ez dagoenez, paseko kopurua hori baino asko zere handiagoa izan zela pentsa daiteke.
-
Arrano arrantzale etengabe ikusi zuten aldi osoan, eta egonaldi luzea egin zuten Gutxienez 6 ale izan ziren.
Ekinozioko hainbat migratzaile ere ikusi zituzten pasean, kopuru txikian bada ere: amiamoko zuria, amiamoko beltza, koartza gorria, txenada txikia, txenada mokogorria, udako zertzeta, txirri txikia, txirri lodia, txirri kurlinta, borrokalaria eta abar.
-
Anatidoen artean, ahate buztanluzea, ahate txistulari eta ahate beltz arruntari buruzko aipamenak azpimarratu behar dira.
-
Espezie ugariena pagauso aizan da; urriko hirugarren hamarraldian multzo handia pasatu zen; ezin izan zituzten kontatu, milaka ale baitziren.
-
Paseriformeei dagokienez, arabazozo pikartaren, hegatxabal arruntaren, txonta arruntaren, karnabaren eta abarren eztei ondorengo migrazioan abarmendu behar da; paseko pirripioak ere atzeman zituzten
-
Kopuru txikian agertu izanagatik, aipatzekoak dira 5 basoilo, oilagor bat, mirotz zuri bat, gabirai bat eta antxeta hankabeltz bat.
|