Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea
  6.  
  7. Txingudi

WAI-A

2007ko urtarril-otsaileko hegaztien jarraipena


Neguko aldi tipikoa da, kontingenteetan egonkortasuna duela. Maximoa otsailean izan da, Plaiaundin, 61 espezierekin. Urtarrilaren 22tik 28rako astean elur eta hotz denborale handia izan da, baina ez du eragin berezirik izan hegazti faunan. Estaldura simetrikoa da bi kokaguneetan, eta nahikotzat jotzen da.

Aldiaren mugarri nagusiak:

  • Egonkortasuna eremuan dauden populazioetan, aldi horretan zifrak ez baitira nabarmen aldatzen. Ondoren, hegazti negutar urtarren kontaketa ematen dugu:

  • Harraparien artean nabarmentzen da gabirai heldugabe baten presentzia etengabea (azken behaketa II-7), Plaiaundirako sena duena, hori erabiltzen baitu ohiko ehiza lekutzat (San Lorentzo aintzira, Itzaberri), inguruan izua zabaltzen duela. Halaber, arrano arrantzale bat ikusi da, II-9an.

  • Denboralearen ondorioz, itsas hegaztien ale solteak ikusten dira: antxeta hankabeltza, kaio mokohoria, kaio beltza.

  • Paseriformeen artean gehien ikusi direnak: txantxangorria, arabazozo pikarta, zozo arrunta, birigarro arrunta, txolarrea, negu txirta eta buztanikara zuri. Ohiko negutar batzuk ez dira ikusi (tarina, birigarro txikia), seguruenik negua epela izan delako. Arabazozo pikarten talde handi bat ikusi da (c.1500 ex.) II-1ean, Jaitzubian. Nabarmentzekoa da Plaiaundin enara arrunten garaiz kanpoko topaketa ikusi dela (I-28) eta mendi berdantzaren ale bat  (I-25).

 

Azken eguneratzea: 2007/03/26