Garaia estaltze aurreko migrazioaren amaierari eta ugalketa aldiaren une gailenari dagokion garai tipikoa da, eta bere ezaugarria da migrazio taldeak nabarmen urritu direla eta umeak egiteko kokatu diren espezieak eta taldeak egonkortzeko joera dutela. Aberastasunari eta ugaritasunari dagokienez, urteko minimoak ematen ditu.
Maximoa maiatzean izan zen Plaiaundin, 74 espezierekin. Estaldura simetrikoa da bi espazioetan, eta nahikotzat jo da.

Aldiaren mugarri nagusiak:
-
Maiatzeko aberastasuna migratzaileen etorrera zor zaio, eta horiek ekainean askoz urriagoak izan dira: koartza gorria, amiamoko zuri, mokozabal arrunta, udako zertzeta, urre txirri grisa, hegabera europarra, zankaluzea, txirri arrunta, txirri lodia, txirri kurlinta, txirri txikia, bernagorri arrunta eta kuliska zurria, txirritxo handia, kuliska iluna eta kuliska txikia, txenada arrunta eta txenada hankabeltza, arrano arrantzalea eta bar.
-
Maiatzaren 24an aliota handi bat ikusi zen, negutar berantiarra.
-
Estuarioan bisitan izan dira miru beltza, belatz europarra eta zapelatza, inguruan ugaltzen ari direla.
-
Paseko eguneko harrapariak ikusi dira: zapelatz europarra, miru gorria, buru bat zingira mirotz, arrano txikia, arrano arrantzalea, gabiraia. Maiatzean zein ekainean sai arreen hainbat kontzentrazio ikusi dira, Irun inguruan hegan, parketik gertu, eta kota hori ez da ohikoa.
-
Antxeta mokogorria itzuli da, eta horren kontzentrazioak ekainean 350 buru ingurura iritsi dira, antxeta burubeltzez lagunduta.
-
Maiatzaren amaierako denboraleak txenada arrunta eta txenada hankabeltza kontzentratu zituen badian.
-
Plaiaundin okil txikia ugaldu dela egiaztatu da, eta ekainaren hasieran famili talde bat aurkitu zen.
-
Bi buru audouin kaio ikusi ziren maiatzaren 15ean, baita itsas enara musuzuri bat ere, maiatzaren 20an.
-
Plaiaundin buru bat faisai arrunt eta Jaitzubian buru bat eper gorri ikusi ziren, seguruenik ihes eginda edo askatuta.
-
Paseriformeen artean, maiatzean migratzaile hauek ikusi dira: enara arrunta, uhalde enara, enara azpizuria, buztanzuri arrunta, benarriz arrunta, euli txori grisa eta euli txori beltza, antzandobi arrunta, urretxindorra eta beste hainbat. Udako ugaltzaileak kokatu egin dira: lezkari arrunta, sasi txori arrunta, baso txinboa. Buru bana lezkari karratxin ikusi dira maiatzaren 7an eta ekainaren7an. Urretxindorra detektatu da, herabeki Txingudi ekoetxetik gertu kantari, seguruenik ugaltzailea. Halaber, daitekeena da Lizarregin gailupa bikote bat ugaldu izana.
|