Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Txingudi
 

WAI-A

Eskola-taldeei zuzendutako ingurumen-hezkuntza programa

Eskola-taldeei zuzendutako Plaiaundi Parke Ekologikoko ingurumen-hezkuntza programa biodibertsitatera eta hegaztien mundura zuzenduta dago.

Helburu orokorrak hurrengoak dira:

  • Padurako ezaugarri nagusienak ezagutzea.
  • Padura inguruneko garantiza, aberastasuna eta bioaniztasuna baloratzea.
  • Inguru honetako fauna eta flora ezagutzea eta identifikatzea, hegaztiak bereziki.
  • Ingurumen-inpaktuaz ohartzea.
  • Belaunaldi berriak, ingurunea zaintzearen garrantziaz ohartzea

Plaiaundiko Parke Ekologikoan eskaintzen diren jarduera desberdinak Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago, beti ere curriculum proiektuari egokituta.

Jardueraren iraupena, egin beharreko jardueren eta taldeak duen denboraren araberakoa izango da. Jarduera osoak 2 ordu eta erdiko iraupena izango du.

 


PROGRAMA EREDUA

10:00 Aurkezpena Txingudi Ekoetxean eta talde txikitan zatitzea

10:05 Interpretazio zentroa. Ikusi beharreko kontzeptuen azalpena jarduera desberdinez lagunduta adinaren arabera: Parkeko fauna eta floraren irudiak, zuzeneko behaketa bideokameraz, bideoa, tailerrak,…

11:00 Atsedenaldia

11:15 Plaiaundiko Parke Ekologikotik zehar ibilaldi gidatua


Lehen Hezkuntza

  • 1. zikloa
  • 2. zikloa
  • 3. zikloa

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

  • 1. zikloa
  • 2. zikloa
Azken eguneratzea: 2011/11/18