IKUS-ENTZUNEZKOEN EMANALDIA
Txingudi Ekoetxean Plaiaundiri buruzko bideoa emango dute, eta hegaztiak zuzenean behatuko dira, kontrol urruneko kamaren bidez. Doako zerbitzu hau eskatzen duenari eskainiko zaio, banaka edo taldeka, zentroa irekita dagoen epe osoan, aurretiko zitarik gabe.
NORBERAK GIDATUTAKO IBILBIDEA
17 panelek espazio natural hau era atseginez ezagutzeko aukera ematen dute. Bisitariak jartzen du erritmoa eta 2 km ditu, beraz, adin guztietako publikoarentzat dago, sarrera librea du eta aurretiko zitarik gabe egin daiteke. Haurrentzako joko moduko fitxa bat eskura daiteke zentroan.
TXINGUDIKO PADURETAN ZEHAR BISITA GIDATUAK
Plaiaundi edo Jaitzubian zehar bisita gidatua, bertan partehartzaileek padurarekin erlazionaturiko ekosistemak ezagutu ahal izango dituzte, baita fauna behatu ere. Bisita (iraupen aldakorra) doakoa da, talde eta partikularrei zuzenduta dago, eta aldez aurretik hitzartu behar da.
HEGAZTIAK BEHATZEKO IKASTAROAK
Klase teoriko eta irteera praktikoen bidez (Plaiaundin) hegaztien munduan barneratuko zara (espezieen identifikazio eta jokaera, behaketarako material eta tokiak,...). Helduentzat zuzendua. Edukiera mugatua. 2008 urtearen hasierarako. Kontsulta iezaguzu.
HEGAZTIEI ERAZTUNA NOLA JARTZEN ZAIEN IKUSI
hegazti txikiak aztertuz (harrapaketa, datu-bilketa eta aleak askatzea) eraztun-jartzaile espezialistek nola lan egiten duten ikusi ahal izango duzu. Kontsulta iezaguzu.
GIZARTE-PARTIZIPAZIOKO JARDUNALDIAK
Hezeguneen Munduko Egunean (otsailak 2) eta Hegaztien Munduko Egunean (urriko lehen asteburua) hainbat jarduera egingo dira Txingudin. Kontsulta iezaguzu.

|