Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea
  6.  
  7. Txingudi

WAI-A

Plaiaundi. Egutegi naturala


aveUrtarrila

Aliota, ubarroi, murgil, anatida eta hainbat limikolaren negu-toki. Zingira-txolarreek multzo handiak osatzen dituzte.

floresLandare halofiloak lehortu egin dira. Sahats iluna loratzen da

 

 
 

batracioOtsaila

Apo eta igelen aurreneko kantak.

 

aveMartxoa

Txirritxo txikia heldu eta kantari hasten da. Basahateek gorteiatzea hasiko dute.

Apo lasterkariak ugari izaten dira iluntzean, eta lehen erruteak egiten dituzte.

Arrain hiruarantzen lehen habiak ikusten dira ertzetan.

floresSahatsak, milazkak, lezkak, landare halofilok, haltzak, astigarrak, hurritzak eta abar sortzen dira

 

 

avesApirila

Txirritxo txikien lehen bikoteak eratzen dira.

Ezkontza aurreko migrazioa, limikolak, intsektu-jaleak eta bestelako hegaztiak areagotu egiten dira.

lagartijaMaiatza

Txirritxo txikiaren eta basahateen lehen txitak ; basahateenak koxkortuta daude.

Ur-intsektuak ugari dira, horma-sugandilak oso arinak dira eta arrain hiruarantzaren kumeak daude; larre eta bideak apo lasterkari txikiz beterik daude. ..

praderaLezkak hazita daude.

Parkea bete-betean loratu da.

 

libélulasUztaila

Burduntzi eta sorgin-orratzak arin dabiltza, igelak ez dute hainbeste korroka egiten, eta apo lasterkariaren zapaburuek azkar hazi behar dute, itota hilko ez badira.

Txitaldiak garatzen dira; sasoi honetan izaten da dibertsitate txikiena.

algasAlga harikarak ugaritu dira.

 

aveAbuztua

Ezkontza-ondoko migrazioa hasten da, lehen intsektu-jaleekin: lezkari, benarriz eta txinboak.

Txilinporta txikiak bere txitoak erakusten ditu.

Anfibioak hibernatzeko prestatzen hasten dira.

aveIraila

Migrazioaren gailurra: lertxun, ubarroi, limikolo, kaio, anatida eta hegazti txiki ugari ikusten dira.

 

avesUrria

Antzarak eta kurriloak igarotzen dira, usoak igaro dira jada.

Iparraldetik txantxangorri, txirta eta txio ugari datoz. Apoak, igelak eta hibernatzen ari dira.

arboledaHaltzek eta makalek azkeneko hostoak gordetzen dituzte.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/12/15