Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea
  6.  
  7. Txingudi

WAI-A

Plaiaundi. Interpretazioarko zentroa


casa

Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran kokatutako zentro honetan Plaiaundiri nahiz badia eta Txingudiko Plan Bereziko natur guneei buruzko mota guztietako informazioa aurkituko duzu.

exposicion

Zentroaren barnean eta areto nagusia buru duela, ingurunearen morfologia ikusten eta kokatzen lagunduko digun badiaren maketa aurkituko dugu. Aretoko hormetan, Plaiaundiren historiari eta parkeko habitat nahiz faunaren historiari buruzko informazioa aurkituko dugu. Informazio hori ukipen-pantaila baten bidez gune elkarreragilea kontsultatuz osa dezakegu.

 

conferencia lago

Ikus-entzunezkoen aretoan Plaiaundiri buruzko bideo bat ikusi ahal izango dugu, eta urmaeletan kokatutako kameren bidez, berriz, une horretan parkean dauden hegaztiak.

 

lago

 

Zentroak, gainera, Urmael Gezara ematen duen behatokia du.

 

oficina

Ornitologoentzat azken errolden arabera gaurkotutako informazioa eta gertaera bereziei buruzko informazio puntuala dago. Irakurketa-gunean, parkeari buruzko doaneko liburuxka eta buletinaz gain, beste hainbat natur guneri eta naturari buruzko liburuak kontsulta ditzakegu.

Hegaztiak behatzeko bisitak egiteko, gidak eta prismatikoak alokatu daitezke.

Zentroa egunero dago zabalik, astelehenetan ezik, honako ordutegiarekin:

Goizez

 Arratsaldez

Udaberria/uda

10:00-13:00

16:00-18:30

Udazkena/ negua

10:00-13:00

15:30-18:00


Harremanetarako telefono-zenbakia: 943 619389

 

Azken eguneratzea: 2005/12/15