
Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran kokatutako zentro honetan Plaiaundiri nahiz badia eta Txingudiko Plan Bereziko natur guneei buruzko mota guztietako informazioa aurkituko duzu.

Zentroaren barnean eta areto nagusia buru duela, ingurunearen morfologia ikusten eta kokatzen lagunduko digun badiaren maketa aurkituko dugu. Aretoko hormetan, Plaiaundiren historiari eta parkeko habitat nahiz faunaren historiari buruzko informazioa aurkituko dugu. Informazio hori ukipen-pantaila baten bidez gune elkarreragilea kontsultatuz osa dezakegu.
Ikus-entzunezkoen aretoan Plaiaundiri buruzko bideo bat ikusi ahal izango dugu, eta urmaeletan kokatutako kameren bidez, berriz, une horretan parkean dauden hegaztiak.

Zentroak, gainera, Urmael Gezara ematen duen behatokia du.

Ornitologoentzat azken errolden arabera gaurkotutako informazioa eta gertaera bereziei buruzko informazio puntuala dago. Irakurketa-gunean, parkeari buruzko doaneko liburuxka eta buletinaz gain, beste hainbat natur guneri eta naturari buruzko liburuak kontsulta ditzakegu.
Hegaztiak behatzeko bisitak egiteko, gidak eta prismatikoak maileguan har daitezke.
Zentroa egunero dago zabalik, hurrengo jai egunetan izan ezik.
Udaberria-uda
Lanegunak (astelehenak izan ezik): 9:00 - 15:00 / 16:00 - 19:00
Jaiegunak eta astelehenak: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00
Udazkena-neguaLanegunak (astelehenak izan ezik): 9:00 - 15:00 / 15:30 - 17:30
Jaiegunak eta astelehenak: 10:00 - 14:00 / 15:30 - 17:30
Harremanetarako telefono-zenbakia: 943 619389
Ikusi Txingudi mapa handiago batean