Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea
  6.  
  7. Txingudi

WAI-A

Hegaztien migrazioa


migracion

Migrazioa aldikotasun zehatz batean errepikatzen den urtesaoiko fenomenoa dela aipatu behar da: hegaztiek, udazkenean, bere haziketa lurraldeak usten dituzte negua igaroko dute lurretara zuzentzeko, eta eztei ondorengoko migrazioak, udazkeneko migrazioak edo "pasa" izenez ezagutzen ditugunak dira.

Txingudin beha daitezkeenetatik bataz beste %90 dira. Txingudiko inguru fisikoan hegazti habigileak, behaturiko espezie guztien artean %40 inguru dira. Hala ere, padura bakarrik kontuan eduki ezkero, kopuru hau gorabehera %20ra jaisten da. Beraz argi ikusten da, espezie askorentzat, migrazio-garaitan, asedenaldi eta elikagai gune bezela, padurak duen garrantzia.

mapa migracion

Migrazioaren ikuspegitik Euskal Herria garrantzitsua bihurtzen duten ezaugarri geografiko orokorrak, zabalera urriagoan Txingudin aurkitzen ditugu. Mendebalde Pirinioaren magaletan eta Bizkaiko Golkoaren ertzean kokatuta egonik, hegaztien migrazio-lekualdatzea jasotzen duen eskualdearen erdi-erdian agertzen zaigu Txingudi, bertatik bai Pirinioen mendikatea sahiesten duten hegazti kontinentalak, baita kostalde-lerroa jarraituz migratzen duten itsas eta ur-hegaztiak ere, iragaiten direlarik. Txingudin, itsasadarra geldiune gisa erabiltzen duten ur-hegaztiak (lertxunak, mokozabalak, anatidak, limikoloak, lezkadietako paseriformeak...) jasotzen ditu nagusiki.

aves

Era berean, Txingudi, lehorreko hegazti ugarien iragaitearen lekukoa da, batez ere, baldintza meteorologikoak aurkakoak direnean: udazkena eta udaberrian, hamaika paseriformek itsasadarraren zeruak zeharkatzen dituzte eta hauetako asko bertan geldituko dira negua igarotzera.

Harrapakariak, amiamokoak eta kurriloak moduko hegazti planeatzaileen iragaitea, Pirinioetako lepoen mailak lortu gabe, nabarmena egiten da zenbait garaitan.

Honi guztiari, migrazio garaietan beha daitezkeen itsas hegaztien espezie ugari (aliotak, murgilak, ubarroiak, zangak, itsas ahateak, kaioak, txenadak, marikoiak eta altzidoak) gehitzen bazaio, Txingudiko hegazti-dibertsitate handiaren arrazoiak ulertuko ditugu.

 

Azken eguneratzea: 2005/12/14