Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea
  6.  
  7. Txingudi

WAI-A

Txingudin zeharrezko ibilgailuzko ibilbidea


mapa

paisaje1- Ibilbidea hasteko gomendatzen den gunea antzina Jaizkibelgo paradorea hartzen zuen behatokia, GI-3440 errepidekoa da; bertara Hondarribiatik nahiz Pasai Donibaneko portutik hel daiteke. Azken aukera hau oso gomendagarria da, errepide horrek Jaizkibel mendiaren gailurra zeharkatzen baitu eta paisaia zoragarria eta balio ekologiko handiko guneak ikusi ahal izango baititugu, Natura 2000 Sarean sartzea merezi izan duten itsaslabarrak barne.

Behatokia leku paregabea da Txingudiko badia ikusteko, bertatik ondoren proposatzen dugun ibilbidea ikusi ahal izango dugularik.

paisaje2- Hondarribiarako norabidean, Guadalupeko santutegian egin dezakegu lehen geldialdia.

XVI. mendeko ermita horretan hiriko zaindaria, botoren bat betetzen ari den jendeak eramandako ontzien eta itsasoko tresnen erreplikaz inguraturik dagoena, gurtzen da.

 

paisaje3- GI-3440 errepidea jarraituz Hondarribiako hirigunera helduko gara; Erdi Aroko Gipuzkoako gune garrantzitsuenetakoa den honetan, antzinako jauregiak, gazteluak eta plazak aurkituko ditugu, hiria antzina inguratzen zuten murruek inguraturik.

Parrokia eta Carlos V.aren Gaztelua (egun Paradore Nazionala) azpimarratu behar dira.

Hirigunearen alboan Marinako auzo tradizionala, arrantzaleen etxebizitza tradizionalak eta jatetxeak biltzen dituena, dago.

paisaje4- Hondarribiaren erdigunetik ezkerrera okertzea gomendatzen da, Higerreko Lurmuturreranzko GI-3361 errepidea hartzeko; bertan kanpalekua eta faroa aurkituko ditugu.

Gune hau oso garrantzitsua da itsas hegaztiak migrazio garaian, batez ere udazkenean, behatzeko. Paisaiari dagokionez, kalak, irlak eta labarrak azpimarra daitezke, paseoa egiteko leku interesgarria izan daitekeelarik.

paisaje5- Errepide berberetik itzuli eta Hondarribiako portuan gera gaitezke; ohiko arrantza-jarduera aztertzeko gain, leku interesagarria da hegaztiak behatzeko, batez ere ekaitza denean. Errepide horretatik bertatik jarraituz, Hondarribiako hondartzatik igaroko gara eta berriz ere lehengo bidegurutzera (errotonda) helduko gara. Oraingoan Iruneranzko N-638 errepidea hartuko dugu.

paisaje6- Errepide hau Txingudiko Plan Berezian nekazaritzaren babes erregimenean sartutako Kostako Ibar emankorreko baratze eta marea-kanaletatik igarotzen da.

Baratze eta nekazaritza paisaia tradizionalaren azken lekuko izateaz gain, eremu honek espezie garrantzitsuak hartzen ditu kanaletan hazten diren lezkadietan (lezkariak, benarrizak, zingira-berdantzak, uroilanda handiak...).

paisaje7- N-638tik eta Jaizubiako erreka zeharkatu aurretik, Amute auzorako desbideratzea aurkituko dugu eta, bertatik, errekaren ezker aldetik doan errepidea irteten da.

Jaizubia Txingudiko Plan Berezian sarturik dago eta 2004 urtean birgaituko zen, aintzina laboreetarako idorturik zeuden padurak berreskuratuz (ikusi ibilbidea Jaitzubia atalean).

paisaje8- N-638 errepidetik Irunerako GI-2134 errepidea hartuko dugu, eta hurrengo errotondan berriz ere Hendaiaranzko N-1ean sartuko gara.

Gune honetan Plaiaundiko Parke Ekologikoa bisitatzeko desbideratu gaitezke; izan ere, Txingudi Ekoetxea interpretazio zentroa kokatzen da bertan. Bertara heltzeko, bide nagusia utzi gabe Plaiaundiko Parke Ekologikoa dioen eskuineranzko lehen irteera hartuko dugu. (ikusi ibilbidea Plaiaundi parke ekologikoa atalean)

paisaje9- Gure ibilbidea N-1etik Hendaiaranzko irteera hartuz jarraituko dugu. Santiago Zubitik igaroko gara, bertatik Bidasoako Irlak, Txingudiko Plan Bereziak babestutakoak eta babes osokoak bezala katalogatutakoak, ikus daitezkeelarik.

paisaje10- Irla horiek ikusten geratzeko aukerarik ez dugunez, San Martzial ermitara desbideratzea aholkatzen da; izan ere, bertatik irlen eta badiaren bista zabala lortzen da.

 

paisaje11- Ibilbide nagusia jarraituz, Santiago Zubia eta Bidasoa ibaia zeharkatu ostean, Hendaiara helduko gara. Hirigunea, Kanetako portu txikia eta murruen hondarrak bisita ditzakegu.

 

paisaje12- Itsasertzeko errepidea jarraituz gure hurrengo interes gunea aurkituko dugu Beltzeniako paduran. Itsasgoran estalita geratzen diren gune lohitsuak dituen padura honetan Ile aux Oiseaux (txorien irla) deituriko irla dago, eta gune interesgarria da hegaztiak behatzeko; hala, errepide alboko paseoan behaketa-dorre bat ezarri dute horretarako.

paisaje13- Orain ezkerreranzko desbideratzea hartuko dugu, padura inguratzen duen errepidetik jarraitu eta Hendaiako itsas eta kirol portuak bisitatu ahal izateko.

Ondoren Sokoburura, Hendaiako hondartzako (Ondarraitz) muturretako batera, helduko gara; bertan gordetzen da badiako duna eta duna-landarediaren lagin bakarra.

paisaje14- Azkenik, hondartza guztia zeharkatu ondoren, ezkerreranzko desbideratze batean Domaine d'Abbadia gune babestura helduko gara, bertan aparkalekua aurkituko dugularik.

Hurbileko beste gune interesgarria d'Abbadieren gaztelua, Antoine d' Abbdieren aginduz 1826tik 1870era eraikitakoa, da.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/12/15