Larrea
Larreak transiziozko ekosistemak dira, Plaiaundin moztuz mantentzen direnak. Larre mota lurra eta mozteko maiztasunaren araberakoak dira.
Urmaela
Plaiaundin, ur gozoko aintzira iraunkor eta denboraldiko urmaelak daude. Azken hauek lurzoruaren sakonera gutxiko sakonuneetan aurkitzen dira eta euriaren urarekin betetzen dira, udan lehortu daitezkeelarik. Horregatik, inguru oso dinamikoa da, bertan uraren kantitatea, tenperatura eta oxigenazioaren bat-bateko aldaketak izaten direlarik.
Haltzadia eta baso mistoa
Haltzadia lurzoru lau eta urpekagaietan hazten da, beti marearen eraginetik kanpo. Espezietan nagusi haltza da (Alnus glutinosa), lizarra, makal beltza, zume mota desberdinak, zuhandorra edo zumalakarra agertzen badira ere. Elikagai gutxiko lurzoruetan bizi daiteke, nitrogeno atmosferikoa "harrapatzen" laguntzen dion bakterio (Frankia) batekin duen elkartzeari esker, lurzorua aberastuz.
Heskaia eta Lahardia
Plaiaundin, heskaiak fauna bisitarien presentziaz babesten du (ikusmen eta akustikaren aldetik), askotan aintzirak inguratzen dituzten pantailak osatuz.
Lezkadia
Etenik gabe urpean dauden lurzoruak eta mareen eragin eskasa dutenek, lezkadia landaretza izan ohi dute. Tamaina handia duen masa dentsoa (2.5-3 m) eta espezie bakar batez osaturikoa bera: lezka (Phragmites australis).
Konporta
San Lorenzo eta Txoritegiko aintzirak itsasadarrarekin komunikatuak daude konporten bidez, aintziren barruan marearen eragina erregulatzen dutelarik.
Konporten erabilerarekin, San Lorenzon itsasgora eta itsasberaren arteko aldea eskasagoa izaten laguntzen du, sakonera txikia eta limoak desestalirik mantenduz.
Limoak
Ibaiak garraiatutako eta itsasadarrean sedimentaturiko partikula txikien metaketak dira limoak, itsasgoran desestalirik gelditzen direnak. Partikulak hain elkarturik egoteak oxigenoaren sarrera eragozten du. Bakterio batzuk bakarrik bizi daitezke limo barnean. Hondakin moduan metano gasa sortzen duen erreakzio kimikoen bidez energia lortzen dute, eta hau, kutsadurarekin batera, berezko usain txarraren arrazoia da.
Itzaberriko Padura
Itzaberri mareek menperaturiko hondartza irekia da. Itsasgorak irlak eta posteak bakarrik uzten ditu bistan. Bertan, atseden hartuz hegaztiak biltzen dira hurrengo itsasbera itxaroten, momentu hori, elikadura iturri diren limoak agertzen diren momentua izanik.
Aintzira Gozoa
Aintzira gozoa euriaren urarekin betetzen da, eta zorupeari (akuifero) eta aintziraren bataz besteko sakonerari (metro bat) esker urte guztian zehar ura mantentzen du.
Especie Inbasoreak
Komertzializatutako espezie exotiko asko basatzen dira, bere izaera menperatzailea dela eta inbaditzaile bihurtuz. Honek bertako fauna eta flora ordezkatu eta arazo ekologiko handiak sortzen dituelarik.
Plaiaundin, panpa-lezka (Hegoamerika), Baccharis halimifolia (USA) eta Buddleja davidii (China) dira flora espezie inbaditzaile kaltegarrienak. Lurzoruaz jabetzeko joera daukate bertako flora kanporatuz.
|