Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Txingudi
 

WAI-A

Jaitzubiako padurak

Antzina, Jaitzubiako ubideak uharte eta kanal sare konplexua osatzen zuen badian itsasoratu baino lehen, eta padura zona zabala zuen. XVIII. mendetik aurrera, esparru honen parte handi bat laborantzarako aldatu zen, lehen urpean zeuden lurrak hormen bidez isolatuz. Zorionez, Txingudiko beste zona batzuetan gertatu den urbanizazio bortitzak eta azpiegituren eraikuntzak ez dute eragin handirik izan eremu honetan, eta beraz, laborantzarako zonak eta larreak gaur egun arte mantendu dira.

Txingudiko Eremuko Natura-Baliabideen Babes eta Antolamendu Plan Bereziaren onarpenarekin, Hondarribiari dagokion zatian (2001 urtea) Jaitzubiako ibarreko 70,4 hektarea babestu ziren. Hauetako 38,1 Babes Berezikoak dira, eta gainontzekoa Nekazaritza-Babesekoak; honez gain, etorkizunean berriztapen lanak egitea aurreikusi zen. Berriztapen hau 2004 urtean egin zen 25 hektareatan, lehengo padurak errekuperatuz eta ur gezako hezeguneak sortuz. Honekin batera, bideak egin dira, bai eta behatoki panoramikoa ere, antzinako bunker batean. Bertatik, garrantzi ekologiko eta paisajistiko handia duen eta Gipuzkoako lezkadi zabalenak kontserbatzen dituen zona honetaz goza dezakegu.

Jaitzubia, honez gain, ibaitik itsasora arteko iragate naturalaren adibide bakarra da Txingudin, Bidasoako padurak Jaizkibel mendiarekin lotzen dituen “korridore berdea” osatuz. Txingudiko padurak Nazioarteko Garrantzia duten Hezegune izendatu zituen RAMSAR Konbenioak, eta honez gain, Hegaztiak Babesteko Zona Berezia eta Natura 2000 Europar Sarearen Garrantzi Komunitarioko Leku deklaratu dituzte. Hain justu, padura hauen parte bat da Jaitzubiako ibarra. Hegaztiak behatzeko, Jaitzubia eta gertuko Plaiaundiko Parke Ekologikoa (bisitarientzako zentroa duena) pribilejiozko lekuak dira, ur gezako urmaelak eta mareek elikaturiko hezeguneak baititu.

DATU ETA ZIFRA INTERESGARRI BATZUK

PROIEKTUAREN JARRAIPENA

IBILBIDEA

 

Azken eguneratzea: 2011/11/18