Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen hezkuntza
  6.  
  7. Txingudi
 

Jaitzubia. Datu interesgarri batzuk

Azalera: 25 hektareatan jardun dira, Txingudiko Eremuko Natura-Baliabideen Babes eta Antolamendu Plan Berezian Babes Berezikoak kontsideratzen direnak. Azalera honen gehiengoa hezegune bihurtu dute, bai mareatatik etorritako ur gazikoa, bai ur gezako urmaelak ere, zenbait kasutan.   

Berreskuraturiko itsasadar zatia. Jaitzubiako itsasadarraren bi kilometro, Amuteko zubitik ibaian gora, Txingudi Ikastolatik gertu dagoen zona bateraino eta Eskualdeko Ospitalerako bidea. Tarte honetan, itsasadarraren ibilgua 200 metrora arte zabaldu da, eta beraz, beste puntu batzuetan zabalera txikiagoa du, Plan Berezian Nekazaritza-Babesekoak kontsideratzen diren laborantza zonak eraginkorrago zaintzeko dikeak jarri baitituzte. Zabalkuntza honek itsasadarra ibairatzea errazten du, eta ibaian gora eraikitako zonatan gerta daitezkeen uholdeen ondorioak gutxitzen ditu.

Linea elektrikoak lurperatzea. Padura zeharkatzen zuten bi linea elektriko lurperatu dira, bata goi-tentsiokoa (30Kv) eta bestea erdi-tentsiokoa (13,2Kv), hiru dorre kenduz. Paisaiaren itxura aldatzeaz gain, jarduera honek hegaztiek kableekin talka egitea galarazten du.

Erabilera publikoko ekipamendua. Oinezkoentzako bide nagusia, 1.800 metroko luzera duena, eta 1.100 metroko bigarren mailako bideak. Bide hauei esker, berreskuraturiko espazio gehienak beha daitezke, eta honez gain, Amute-Hondarribia, Irun eta Jaizkibelgo hegaleko landa-zonatara irits daiteke, bertako bideak jarraituz. Hiru informazio-panel jarri dituzte, eta baita hesiak ere, ibilgailuen sarrera kontrolatzeko. Bidearen ondoan dagoen antzinako bunkerra garbitu eta egokitu egin dute behatoki panoramiko bihurtuz. Bisitariak hartzeko lekua Plaiaundi izan arren, aparkatzeko bost zona txiki jarri dituzte. 700 metro inguruko bide nagusiaren zati batek eta Santiago Bidearen parte batek (kostakoa) bat egiten dute.

 

 

Azken eguneratzea: 2011/11/18