Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea
  6.  
  7. Txingudi

WAI-A

Mareak


Dudarik gabe marea dugu Plaiaundiko bizi erritmoa finkatzen duen fenomenoa. Ez da antzi behar parkeak padura duela eredutzat. Hogeitalau orduro mareak birritan igotzen da eta beste bitan jaisten da, gutxi gora behera sei ordutako tartearekin. Ilargi betea eta berria dagoenean itsas mugimenduak intentsitate handiagokoak dira. Mareak gehiago igotzen eta jaisten da. Marea biziak dira. Horrez gainera, udaberri eta udazkeneko ekinozioetatik gertu, mareek beren zabaltasuna handiena bizi dute, ilargiaren eta eguzkiaren arteko erakargarritasun indarren bateratzea dela bide.

marismas

Plaiaundin, San Lorentzo eta Txoritegiko barnealdeko aintzirak, konporta erregulagarri batzuen bitartez komunikatzen dira kanpoaldearekin. Konporta hauetan barrena, sartzen da badiako ur gazikara itsas goretan, berriro ere itsas beheretan irteten delarik, mareen ziklo naturala kopiatuz.

puente

Plaiaundin, edozein paduretan gertatzen den bezala, itsasbeherak azalera handiko lur bigun eta lohitsuak uzten ditu agerian eta ondorengo itsasgorak berriro estaltzen ditu, guztia ureztatuz, uharteak eta leku garaienak ezik.
Honek, itsasbeheretan, parkearen lurrazala bikoizten dela adierazten du. Gertakizun hau ez da oharkabekoa organismo gehienentzat, beraien bizi erritmoa mareen zikloei egokitzen dutelarik.

Flora: Padurako landare ohikoenak, halofila izenekoak, bereziki zailak diren bizi baldintza batzuei aurre egin behar die. Finkatzen diren lurzoruetan gatzez beteriko ur uholdeak bizi dira egunean bi aldiz. Espezie bakoitzak neurri batean jasan dezake gazitasuna, hargatik, zerrenda edo gerrikoetan antolatzen dira.

marisma

Iraunkorrenak, Iraunkorrenak, salikornia edo espartina adibidez, beheko aldean kokatzen dira. Egunero urez betetzen diren soroak eratzen dituzte askotan eta honokoan bizitza zaila sortatzen da, espezie gutxi batzuek egokitzea lortzen dutelarik.
Goraxeago, lezka, itsas ihia edo milazka bezalako espezieak topatuko ditugu, erdiko itsas gora iristen den muga adierazten digutelarik. Hemendik gora, soilik itsas gora bizietan iristen da badiako ur gazia lurra estaltzera eta gehiago dira hemen finkatzen diren landareak.

Fauna: Animalien artean, marea zikloen araberako portaera hegaztietan antzeman daiteke bereziki. Itsas beheran, krustazeo, zizare eta molusku ugari bizi diren azalera handiko eremu lohitsuak ikusgarri dira Itzaberrin.
Hegaztiek, momentu hau aprobetxatzen dute lohia aztertzeko janari bila, eta zeregin honetan talde espezializatuenek limikola izena dute.

marismas

Itsasgorarekin gune hauek estalita gelditzen dira, eta hegaztiak uharteetan pilatzen dira hurrengo itsasbeheraren zai.

San Lorentzo eta Txoritegin gauza bera gertatzen da, atzerapen apur batekin, aintziren betetze eta ustutze garaiari dagokiona. Honek, noiz edo noiz, hegaztiek San Lorentzon elikatzen jarrai dezaten bideratzen du, gainerako itsasadar osoa itsasgorarekin estalita dagoen bitartean.

Azken eguneratzea: 2007/11/27