Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea
  6.  
  7. Txingudi

WAI-A

Txingudiko padurak


mapa

Antzina, barruti honek mareen eraginpean zegoen eremu osoa, 5 metroko kotarainokoa gutxi gorabehera, hartzen zuen barnean. Hondarribia, Hendaia eta Irun hirien zati handi bat antzina padura, lokazti eta hareatzak izanak lursailetan kokaturik dago egun. Padurak Erdi Arotik edo lehenagotik eraldatu izan dira, baina azken 50 urteotan kezkagarri bihurtzeraino areagotu da fenomeno hori.

Txingudiko padurak, egun, hiri-sare trinkoan barneratutako zatietan bizirauten du. Zati horietako bakoitzak, - Jaizubia, Bidasoako Irlak, Plaiaundi, Beltzenia, Alunda eta Lastaolako terrazak eta Sokoburu-, balio paregabea du; izan ere, estuarioen antzinako morfologia eta fisiografiaren elementuak ordezkatzen dituzte, estuarioaren berezko dinamika naturak egoki funtziona dezan lagunduz.

 

Azken eguneratzea: 2005/12/14