Hondarribiatik irtenez eta marearen arabera, inguruko itsasertza edo Bidasoaren itsasadarraren barnealdea bisitatuko dira, gidari batek lagundurik.
Antolatzailea: Jolaski, S.L.
Prezioa: 4,40€ parte-hartzaileko.
Iraupena: ordu 1.
DOMAINE D´ABBADIA-KO ITSASERTZAHendaiako naturgune hontan itsaslabarrak, marearteko zabalgunea eta zakardi atlantiarra bisitatuko dira.
Antolatzailea: Abbadiako Adixkideak.
Prezioa: 3,50€ inguru parte-hartzaileko.
Iraupena: ekintzaren arabera.
Irungo museora bisita; ikus-entzunezko baten eta ale naturalizatuen laguntzaz tximeleten mundu harrigarri eta ezezaguna ezagutuko da. Doan.
Oiasso erromatar hiriko bizitza ezagutzeko aukera izango da, ibilandi didaktiko baten bidez eta langile espezializatuez lagundurik.
Antolatzailea: Oiasso erromatar museoa.
Prezioa: 2 eta 7€.
Iraupena: 1 eta 4 ordu bitarte.