Plan Berezia
1991ko abenduaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak eta Irun eta Hondarribiako Udalek Txingudi Birgaitzeko eta Babesteko Lankidetza Hitzarmena sinatu zuten eta, horren ondorioz, Txingudi Eremuko Natur Baliabideak Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia, Irun eta Hondarribiako azken padurei eragiten diena, erredaktatu zen.
Plan Bereziaren helburu orokorrak honakoak dira:
1. Paisaia, fauna eta flora babestea, ekosistemen egitura eta dinamika kontserbatuz eta sustatuz.
2. Ahal den neurrian, erabilera tradizionalak kontserbatzea, horiek natur ingurunearen kontserbazioarekin bateragarriak izanez gero.
3. Baztergarriak ez diren erabileren ondoriozko inpaktuak onartzea eta minimizatzea, eta bideragarriak diren eremuak errekuperatzea.
4. Inguruko natur balioen onura publikoa erraztea, natur ingurunearekiko errespetuarekin aisia sustatuz.
5. Natur ondarearen ezagutza sakona ahalbidetuko duten ingurumen ikerketa eta hezkuntzak jarduerak antolatu eta sustatzea.
Babes integrala
Berriztatzea, kontserbazioa eta ikerketa zientifikoa.
Bidasoako irlak:Galera, Santiago Aurrera eta Irukanale irlez osatutako multzoa; egun zoritxarrez murritza den paduretako ohiko paisaiaren erakusle. Nekazaritza-jardueren uztearen ondorioz, bat-bateko errekuperazioa gertatu da Galeran eta Irukanalen, paduretako flora anitz eta ugaria, EAEko kostaldean oso eskasa dena, hartzeraino.Babesleku paregabea dira hainbat hegazti espezierentzat.
Alunda eta Lastaolako ur-ertzak:eskualdean desagertzear dagoen paisaiaren adierazgarri da: goi estuarioaren ezaugarri diren ibai-terrazetan, meandroak eta errekarrizko hondartzak, haltzadiak eta sahastiak aurki ditzakegu oraindik.
Babes berezia
Berriztatze, kontserbazio, ikerketa, ingurune-didaktika eta kontrolatutako aisia-erabilera
Jaizubia:ekologiko eta paisaia aldetik garrantzi handia duen ur-ibilgua bidea. Gipuzkoako lezkadi zabalenak gordetzen ditu.
Plaianundi:badiaren erdigunean kokaturik egoteagatik, garrantzi handia du gainerako padura-eremuen lotune edo elementu antolatzaile bezala, horien isolamendua edo isolamendua erazteko.
Aireportuko aintzira:mareen eragina eta ertz zuhaiztsuak dituen aintzira txikia da, eta garrantzi handia du giza presentziarik gabeko babesleku gisa; hala, zuhaitzak eguneko jarleku edo lo-gune gisa erabiltzen dituzten hegazti-multzo handiak hartzen ditu.
Babes komuna
Jolas eta aisia-erabilerak
Oxinbiribil eta Zaisa I eta II-ko ur-ertzak:ingurumen-berritze eta aisia erabilerak ahalbidetzen dituen gune eraldatuak; Oxinbiribilen kasuan, hirigunearen eta Bidasoako irlen arteko "gerriko berde" moduan funtzionatzen du.
Nekazaritza babesa
Nekazaritza erabilerak
Kostako ibarra eta Santa Garazi:alubioiaren lur emankorren nekazaritza erabileraren adierazgarri izaki, marea hodi txikiak mantentzen ditu, lezkadi eta landaretza halofiloarekin.
Jaizubia:ekologia eta paisaia aldetik garrantzi handia duen ur-ibilgua izaki, Txingudiko ongi kontserbatutako ibaitik itsasorainoko trantsizio naturalaren azken lagina da egun Jaizubia; hala, padura Jaizkibel mendiarekin komunikatzen duen "korridore berde"a osatzen du. Gipuzkoako lezkadi zabalenak gordetzen ditu.
Natura 2000 Sarea
Zer da Natura 2000 Sarea? Lurraren Goi Bileraren (Rio, 1992) emaitza garrantzitsuenetako bat Biodibertsitatearen Hitzarmena izan zen; hala, horri esker, lurralde sinatzaileek basoko flora eta fauna, nahiz horien habitat naturalak (horien bizilekuak) babesteko ahaleginak areagotzeko konpromisoa hartu zuten.
Hala, horiek epe luzera bermatzea da xedea. Guneen sare hori sortzeko, Estatu kide bakoitzak Garrantzi Komunitarioko Lekuen (GKL) zerrenda bat proposatu behar dio Europako Batzordeari; hala, zerrenda hori Estatu horretako habitat eta espezie guztiak biltzen dituela ziurtatzeko gainbegiratuko da. GKLen zerrenda hori Europako Batzordeak onetsi bezain laster, proposatutako eremuak Babes Bereziko Eremu (BBE) deklaratu beharko dituzte dagozkien Estatuek.
Gure kasuan, Autonomia Erkidego bakoitzak Estatu zentralari igorri behar dio GKLen proposamena, eta hori, gainerako Autonomia Erkidegoetakoarekin batera, Europar Batasunera bidaliko da. Leku bat GKL deklaratzeak horren narriadura ekidingo duten neurriak hartzeko obligazioa dakar berekin.
BBE deklaratzeak habitatak eta espezieak kontserbatzeko neurri zehatzak hartzera behartuko du; hau da, kudeaketa planak eta arauzko neurriak, administratiboak nahiz kontratuzkoak.
Habitatei buruzko Arteztarauaren ondoriozko GKLez gain, Natura 2000 Sareak Babes Bereziko Eremuak (BBE) izenekoak, Hegaztiei buruzko Arteztauaren (EEE 79/409 Arteztaraua, basoko hegaztien kontserbazioari buruzkoa) ondorio direnak hartzen ditu barnean, eta zuzenean sartzen dira Europako sare honetan.
Txingudi Babes Bereziko Eremu (BBE) gisa dago deklaratua, eta halako leku bakarra da Gipuzkoan. 134 ha ditu eta izen ofiziala "Txingudi" da, eta nazioarteko identifikazio kodea, berriz, ES0000243.
Ramsar Hitzarmena
Ramsar Hitzarmena edo Ur Hegaztien Habitatak bezalako Nazioarteko Garrantzia duten Hezeguneei buruzko Hitzarmen Ramsarren (Iran) sinatu zen 1971ko otsailaren 2an, eta 1975ean sartu zen indarrean.
Jatorrizko helburu nagusia zen uretako hegaztien hezeguneak kontserbatzea eta horien erabilera arrazionala egitea, baina egun funtsezkoak kontsideratzen ditu ekosistema horiek kontserbazio orokorrari eta biodibertsitatearen erabilera jasangarriari begira; hala, funtzio (ziklo hidrologikoko fase kontinentalaren erregulazioa, akuiferoen karga, klima lokala egonkortzea), balio (baliabide biologikoak, arrain-haztegiak, ur-hornidura) eta ezaugarri (aniztasun biologikoko aterpea, kultur ondarea, erabilera tradizionalak) garrantzitsuak onartzen zaizkio.
Txingudi Ramsarren
Hegazti migratzaileentzat bereziki, itsasertzeko hezegune gisa dituen balioak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak Txingudi proposatu zuen Nazioarteko Garrantzia duten Hezeguneen Zerrenda berezian sartzeko. Estatu batzordeak aztertu eta onetsi ostean, Txingudi zerrenda horretan sartzea baimendu zen, 2002ko irailaren 27ko Ministro Kontseiluan. Ramsarren sartutako enklabeak Jaizubiako ibarra, Aireportuko Urmaela, Plaiaundi eta Bidasoako Irlak dira; hala, 127,6 ha suposatzen du horrek guztira.
|