Bidasoaren estuarioak, Kantauri itsasoko sektore ekialdekoenean, bi estatuen artean, kokaturik dagoenak, habitat multzo aberatsa hartzen du, itsasoaren eta ibaiaren bategitearen ondorioz.
Txingudiko padurek, estuarioaren toponimo izaki, hedadura zabala izan dute historian zehar, baina zuzenean pairatu dituzte, mugan egotearen ondoriozko hirigintzaren eta garraio-azpiegituren kalteak.
Irun, Hondarribia (biak Gipuzkoan, EAEn) eta Hendaia (Lapurdi, Iparralde) dira estuariora eman eta antzinako dirdira gordetzen duen paisaiaren edertasunaz gozatzen duten udalerriak. Paisaia hau, halaber, turismo-baliabide ezaguna da, Donostia Biarritz artean kokaturik egotea sustagarria izaki.
Hegaztien migrazio-ibilbideetan kokaturik egoteak aberastasun ornitologiko handiko gune bihurtzen ditu Txingudiko padurak eta bertako uretan, gainera, Bidasoa ibaia sorleku dituen Nafarroako lurretaraino igotzen dituen izokin arruntak bisitatzen ditu. Padurak birgaitzeko proiektua aitzindaria da Kantaurin; 1998an jarri zen abian eta lehen emaitza Plaiaundiko Parke Ekologikoa izan da.
|