Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea
  6.  
  7. Txingudi

WAI-A

2004ko urtarril-otsaileko hegaztien jarraipena


correlimos

Fenologiari dagokionez, negualdiaren unerik garrantzitsua izatea da aldi honen ezaugarria; populazioak egonkorrak izaten dira, metereologiaren gogortasunaren araberako joan-etorriak egin ditzaketelarik.

Hori dela-eta, urtarrileko bigarren asteburuan Negualdiko Ur Hegaztien Zentsua egin ohi da, Wetlands International-ek (RAMSAR-eko erakundea) koordinaturik, negualdia Europan igarotzen duten hegaztien kopurua eta osaera ezagutzeko asmoz. Gipuzkoan, Itsas Enara Ornitologi Elkarteak koordinatzen du zentsu hori, Plaiaundiko taldeak Txingudiko zentsuan lagunduz. Aurten Txingudin bildutako datuek 47 espezie eta 2294 ale adierazten dituzte.

Metereologiari dagokionez, otsailaren 20tik aurrera eta hilabete amaierara, txingar eta elur ekaitzekin izandako hozte handiak nabarmendu behar dira, horrek hegaztiengan isla handirik ez badu ere.

Plaiaundiri dagokionez, ohiko negutarrak ezaugarri dituen egoera egonkorra, hilabete amaieran migrazio-jarduera erakusten hasi delarik. Nahiko maiz aliota handia, txilinporta lepabeltza, txilinporta txikia, murgil handia, ubarroi handia, koartza hauskara, koartzatxo txikia, zertzeta arrunta, basahatea, kopetazuri arrunta, uroilo arrunta, uroilanda handia, txirri arrunta, txirritxo handia, txirri grisa, bernagorri arrunta, kuliska zuria, harri-iraunlaria, istingor arrunta, kurlinta handia, kuliska txikia, antxeta mokogorria, kaio hankahoria, kaio iluna, kaio beltza, murgilari arrunta, murgilari mottoduna, zapelatz arrunta.
Ezohikoa izateagatik azpimarratu behar da kuliska buztanbeltzaren ohiko negualdia, itsas mika, kurlinta bekainduna eta bernagorri ilun ale bat ikusten dira.

Interesgarriak edo bakanak izanagatik azpimarratu beharreko behaketak: branta musubeltz ale bat (I-21), mika arrunt ale bat (I-23), okil txiki ale bat (I-28).

Txirritxo txikiaren helduera gertatzen da, lehen behaketa (ale bat) II-13an egiten delarik.

Paseriformeei dagokienez, multzo negutarraren osaera eta ugaritasuna identifikatzen da. Espezie ugarienak txantxangorria, zozo arrunta, buztanikara zuria, birigarro arrunta, arabazozo pikarta, tarina, etxe-txolarrea, landa-txolarrea, negu-txirta eta txonta arrunta dira. Horiei, migrazio bertikala egiten duten inguruko guneetako espezieak batzen zaizkie, hala nola, buztanluzea, txepetxa, tuntun arrunta, amilotx urdina, gailupa eta erregetxo bekainzuria. Haitz-enara azpimarratu behar da, urmael gezan biltzen baita (35 ale I-29an) ekaitzaren ondorioz. Otsailaren hasieratik aurrera txio arruntaren igarotzea antzematen da, horren kantuak direla-eta.

 

Azken eguneratzea: 2006/11/15