Ezkontza ondorengo migrazioaren aldirik gorena; urteko aberastasun handiena izaten da.
PLAIAUNDI
Aliotak, murgilak eta ubarroiak
Ubarroi handiaren pasea azpimarratu behar da, nabarmena izan baitzen urrian.
Ardeidoak eta beste hainbat zangaluze
Mokozabala da espezie ugariena: 500 ale, guztira, bi hilabeteetan. Koartza hauskara d ahurrena; irailean izan ziren multzo handienak (gehienez 59 ale IX-13an). Koartza gorri eta amiamoko zuri aleak ere pasatu ziren. Amiltxoria ikusi zuten (gehienez 4 ale IX-7an). Kurrilo bat edo beste ere bai (gehienez 14 ale X-15ean). Koartzatxo handia (gehienez 5 ale X-17an), beltzaran (ale bat X-19an) eta koartzatxo itzaina (gehienez 32 ale IX-7an) ikusi izana ere azpimarratu behar da.
Anatidoak
Basahatea da espezie ugariena, eta zertzeta arrunta hurrena, heltzen ari baitira aleak (gehienez 46 ale X-27an). Bestelako ahateen multzo txikiak, bate zere urrian: ahate mokozabala, ipar ahatea, ahate txistularia (2 ale X-19an) eta ahate buztanluzea (ale bat X-22an). Antzara hankagorrizta bat X-24an.
Eguneko eta gaueko harrapariak
Zapelatz eta arrano arrantzalearen presentzia erregularra irailean eta urriaren zati handi batean. Belatz handia, zuhaitz-belatza, gabiraia (1 ale IX-24an), miru gorria (2 ale X-15ean), eta mirotz zuria (3 ale X-15ean) noizean behin agertzen dira. Bitxia izateagatik, sai arre multzoa azpimarratu behar da Plaiaundin (36 ale IX-7an). Gaueko harrapariei dagokienez, hontz ertain bat izan zen parkean; IX-17an ikusi zuten.
Limoetako hegaztiak
Aberastasun handiko aldia izaki espezie ugari ikusi zituzten. Ugaritasuna dela eta, azpimarratzekoak dira txirri arrunta (gehienez 97 ale IX-14an), txirri kurlinta (gehienez 15 ale IX-7an), txirritxo handia (gehienez 28 ale X-4an), bernagorri arrunta (gehienez 200 ale IX-11n), kuliska zuria (gehienez 25 ale IX-11n), kuliska gorria (gehienez 21 ale IX-20an), istingor arrunta (gehienez 28 ale X-27an) eta harri-iraularia (gehienez 80 ale X-19an, ordura arte Plaiaundik ikusitako multzorik handienetakoa). Txirritxo txikia oso berandu ikusi zuten (ale bat X-13an). Espezie urrienei dagokienez, istingor txiki bat (X-10), 2 ale bernagorri ilun (IX-1) eta 2 ale mendebal-txori mokomehe (horietako bat IX-4tik 15era geratu zen).
Kaioak eta txenadak
Antxeta mokogorri (gehienez 148 ale IX-14an) eta kaio hankahori (gehienez 101 ale X-27an) multzo txikiak. Kaio burubeltza (1 ale X-14an) noiz edo noiz ageri da. Esternido aberastasun handia (batik bat irailean), 4 espezie ikusi baitziren; txenada mokogorriari buruzko aipamen ugariak azpimarratu behar dira, gutxienez 11 ale ikusi baitzituzten aldi horretan.
Erralidoak eta bestelako ez-paseriformeak
Urmael gezako kopetazuri arrunt populazioa murriztuz doa pixkanaka, 7 alera heltzeraino. Azpimarratzekoa da uroilanda pikartari buruzko aipamen bat (ale bati kusi zuten IX-8an eta 11n). Ugaritasuna dela-eta, pagausoaren pasea nabarmendu behar da urrian. Ez da zenbaketa zehatzik egin, baina X-16an, gehienez 5000 aleko estimazioa egin zuten. Usapalaren pase handia izan zen (gehienez 25 ale IX-8an). Irailean, galeper bat pasatu zen. Itxura denez, parkean lekutu da moko txikiko ale bat, eta hainbatetan ikusi zuten aldi horretan.
Paseriformeak
Irailean Saharaz haraindiko hainbat espeziei kusi ziren; urrian, berriz, Sahara aurreko espezieak izan ziren gehienak (fringilidoak, txirtak, arabazozoak, alaudidoak); hainbat egunetan kopuru handiak pasatu ziren, baina ez ziren bertan geratu. Ibilbide horretan, txantxangorri, karnaba, zozo arrunta, arabazozo pikarta, etxe txolarrea eta tarina dira espezie ugarienak sasoi horretan. Lehen zingira-berdantzak erei kusi ziren (ale bat X-19an). Etze txinbo bat ere bai (X-14).
JAIZUBIA
Aberastasunak nabarmen egin zuen gora, sasoiari dagokion bezala; hala, 50 (uztaila) eta 44 (abuztua) espezietik 69 (iraila) eta 52ra (urria) pasatu zen. Urrian 3 errolda egin ziren, eta ez ohikoak diren laurak.
Ohitura den bezala, uretako hegaztiei dagokienez, laridoak, anatidoak eta ardeidoak dira inguruan gehiena urkitzen diren espezieak; ubarroi handiak eta pagausoak ere ez dira gutxi izaten sasoi honetan.
Aliotak, murgilak eta ubarroiak
Ubarroi handiaren pasea azpimarratu behar da, Jaizubian bertan noiz baino noiz bakarrik geratzen ez bada ere; gehienez ere 82 ale izan ziren X-20an. Txilinporta txikia maiz ikusten da urmael gezan.
Ardeidoak eta beste hainbat zangaluze
Espezie ugariena keta ohikoenak koartza hauskara (gehienez 8 ale IX-2an) eta koartzatxo txiki (gehienez 12 ale IX-2an) dira. Amiltxoria ere ikusten da noiz edo noiz (ale batI X-1ean).
Anatidoak
Basahatea da espezie ugariena, eta inguru osoan aurki daiteke; gehienez 74 ale atzeman zituzten IX-2an. Gainerako espezieak oso kopuru txikiak ageri dira eta, gainera, urmael gezaren inguruan; zertzeta arrunta da salbuespena, marearteko gune lezkadidunak ere erabiltzen baititu. Zertzeta arrunta da ugariena (gehienez 11 X-28an) eta, ondoren, ahate mokozabala (gehienez 2 ale X-28an), ahate txistularia (gehienez 2 ale X-20an) eta ahate gorrizta (ale batI X-8an).
Eguneko eta gaueko harrapariak
Zapelatza ere nahiko maiz ikusten da, eta zapelatz liztorjalea eta arrano arrantzalea, berriz, noiz edo noiz agertzen dira irailean. IX-1ean ikusi zuten belatz bat, eta zingira mirotz bat, berriz, irailaren 2an eta 3an. Hontz zuri bate re hainbatetan ikusi zuten inguru horretan (Muñoa eta Bordatxo baserrietako zelaietan, Zaldiferra-Zubietaazpi gainean).
Limoetako hegaztiak
Alde handia dago Plaiaundirekin, janleku egokiagoak izaki (marearteko behe zatia, landaretzarik gabeko limoak) aberastasun handiagoa eta ale gehiago baitaude. 11 espezie ikusi zituzten guztira, baina kopuruak ez ziren handiak. Espezie ugarienak txirri arruntarena (23 ale X-20an) eta harri-iraulariarena (8 ale X-28an). Istingor arrunt kopurua gutxietsita dago segur aski, espezi ehori zaila baita antzematen; izan ere, litekeena da hori Jaizubiako limoetako hegazti ugariena izatea, paduran mantentze lanak egiteko sartzen garenean ikusten dugun kopuru handia kontuan hartuta.
Kaioak eta txenadak
Antxeta mokogorria da beti espezie ugariena (gehienez 89 IX-2an); kaio hankahoria, berriz, urria. Edonon ageri dira, baina zenbat eta Amutetik hurbilago, orduan eta ugariago.
Erralidoak eta bestelako ez-paseriformeak
Kopetazuri arrunta (gehienez 21 ale X-28an) eta uroilo arrunta (gehienez 17 ale X-20an) dira erralido ugarienak. Uroilo arrunta edonon ikus daiteke; kopetazuriak urmael geza du gustukoago; Antonzolon eta Zubietaazpi, Zaldiferra eta Telleriaurrea marearteko guneetan ere ikus daiteke, baina kopuru txikiagoan. Urritasuna dela-eta, urriaren 11n eta 13an Antonzolon uroilanda hankaberde bati kusi izana azpimarratu behar da; dena den, ezin izan da horren espeziea zehaztu, oso iheskorra izateagatik. Sasoi honetako espezie ugariena pagausoa da; urrian, hainbat egunetan pasatuz iren multzo handiak Bidasoa Beherea eskualdetik; Jaizubiatik ikusitako kopuru handiena 4800 ale ingurukoa izan zen, X-20an. Faisai arrunt bat ere ikusi zen (X-28); segur aski, askatze zibernetikoen ondoriozkoa.
Paseriformeak
Plaiaundin deskribatutakoaren antzeko egoera. Espezie ugarienak enara arrunta, etxe txolarrea, euli-txori beltza, larre buztanikara (urmael gezako lotarako gunean 60 ale inguru bildu ziren IX-21ean), karnaba, arabazozo pikarta, txantxangorria, tarina eta dilindaria (urriaren amaieran talde handiak bildu ziren: 100 ale inguru X-25ean) dira. Lehen zingira-berdantzak ere ikusi ziren. Berdantza miarritz bat ere bai (IX-9).
|