Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea
  6.  
  7. Txingudi

WAI-A

2006ko maiatz-ekaineko hegaztien jarraipena


Aldi honetan ezteiaurreko migrazio aldiaren amaiera (maiatza batez ere), ugaltzea eta ugaltze ondorengo lehen mugimenduak (ekaina batez ere) gainjartzen dira.

Aldi honetako mugarri nagusiak:

  • Maiatzean, hainbat espezieren ezteiaurreko pasea izan zen: koartza gorria, usapala, lezkari karratxina, zankaluzea, kuliska gorria, txirri lodia, txirri zuria, txirri kurlinta, udako zertzeta, buztanzuri arrunta, mokozabala, amiamoko zuria, txenada hankabeltza, kuliska iluna, hegabera, arrano arrantzalea eta abar.

  • Ekainean itzulera izaten da, antxeta mokogorriaren ondoren (ale helduak eta kumeak), eta urteko sasoi horretan izaten da espezie horren kopururik handiena. 2000 ale inguru ikusi zituzten ekainaren 28an. San Lorentzon, Itzaberrin, aireportuko ubidean eta Jaitzubian (neurri apalagoan) biltzeko joera dute. Aldrek inurri hegaldun multzoak harrapatzen dituzte espìralean hegan eginez; espezie horren ezaugarri da hori sasoi horretan.

  • Hainbat espezieren ugaltzearen inguruko datuak jaso dira: txilinporta txikia (Plaiaundi eta Jaitzubia), txirritxo txikia (lehen txitak, V-21).

  • Anatidoen pilatzea ikusi dute; batez ere arrena, eklipsea denean (ahate gorrizta, zertzeta arrunta, mokozabala, ipar-ahatea), ale gutxirena. Ale horien egonaldia Irungo san Martzial jaietan erabilitako suziriek galarazi zuten.

  • Ikusitako espezie bitxi edo urrienak honako hauek dira: Temminck txirri bat (Jaitzubia, San Joakin) maiatzaren 30 eta 31n; pratinkola bat (Plaiaundi, futbol zelaiko urmaela), VI-28; urretxori bat (Plaiaundi), VI-28, eta benarriz gorrizta bat (Jaitzubia, San Joakin), V-3.

 

Azken eguneratzea: 2006/11/15