|
1991ko abenduaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak eta Irun eta Hondarribiako Udalek Txingudi Birgaitzeko eta Babesteko Lankidetza Hitzarmena sinatu zuten eta, horren ondorioz, Txingudi Alorreko Errekurtso Naturalak Babesteko eta Eratzeko Plan Berezia, Irun eta Hondarribiako azken padurei eragiten diena, erredaktatu zen.
Plan Bereziaren helburu orokorrak honakoak dira:
1. Paisaia, fauna eta flora babestea, ekosistemen egitura eta dinamika kontserbatuz eta sustatuz.
2. Ahal den neurrian, erabilera tradizionalak kontserbatzea, horiek natur ingurunearen kontserbazioarekin bateragarriak izanez gero.
3. Baztergarriak ez diren erabileren ondoriozko inpaktuak onartzea eta minimizatzea, eta bideragarriak diren eremuak errekuperatzea.
4. Inguruko natur balioen onura publikoa erraztea, natur ingurunearekiko errespetuarekin aisia sustatuz.
5. Natur ondarearen ezagutza sakona ahalbidetuko duten ingurumen ikerketa eta hezkuntzak jarduerak antolatu eta sustatzea.
|