XX. Mendearen erdira arte
Uste da Erdi Aroan hasi zela estuarioa betetzen, nekazaritza estentsiboa izaki garatutako jarduera nagusia.

Labore-lurrak lurra marearengandik isolatzen zuten lezoiak eraikiz lortzen ziren; ondoren drainatu eta azkenik landu egiten ziren, halako lurrei etekina atereaz.

Nekazaritzaz gain, bertako faunaren aberastasuna kontuan hartu zuten Txingudiko biztanleek; hala, ehiza eta arrantza jarduera garrantzitsuak ziren garai horretan.

Zubiek eta gabarrak lagungarriak ziren gizakia estuarioaren barnean mugi zedin, eta marea-errotek energia guztia aprobetxatzen zuten.
XX. Mendearen erdi aldea - 70eko hamarkada
XX. mendiaren erdi aldera areagotu egin zen paduraren eraldaketa. Hiri eta industria garapenak nekazaritza-lurrak okupatzea eta natur balio handiko gureak degradatzea suposatu zuen.

Paisaiak aldaketa zorrotzak pairatuko ditu epe laburrean, jarduera ekonomikoen aldaketa bizkorraren ondorioz, eta planeamendua bateraezina izango da inguruaren kontserbazioarekin.

70eko hamarkadatik aurrera
Hegazti behatzaileek eman zuten ezagutzera, 70eko hamarkadan, Txingudiko fauna aberastasuna.

Lortzen ari ziren informazioak eta ingurunearekiko gero eta sentsibilizazio handiagoak bultzaturik, Eusko Jaurlaritzak Bidasoa Beherearen azterketa sakona sustatu zuen 1983an; hala, eremu horren natur garrantzia berretsiko du horrek. Mugimendu ekologikoak, "Txingudiren Aldeko Koordinadora" buru duela, estuarioa babesteko eta errekuperatzeko eskatzen du, hainbat sentsibilizazio-kanpainaren a bitartez. Norabide berdineko indar hauei guztiei esker, Eusko Jaurlaritzak konpromiso hori hartu eta, Hondarribia eta Irungo Udalen babesarekin, Txingudiko Eremuko Natur Baliabideak Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia erredaktatu zuen.

Hala, plan horretan sartutako guneetan, suntsitze-prozesua aldatu eta ibai ertzak eta padurak babesten eta narriatutako eremuak birgaitzen hasiko dira. Hala eta guztiz ere, estuarioko beste hainbat lekutan natur balioentzat kaltegarriak diren joeren inertziak jarraitzen du. Estuarioa babestearekin eta birgaitzearekin batera naturaz gozatzearekin loturiko beste hainbat giza erabilera sortu dira.

|