Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Azken eguneratzea: 2009/10/03
Urriaren 3an eta 4an
Hegaztien eguna
Birdlife International erakundeak bultzatutako ekimena


Txingudi

2009ko urriaren 4an Hegaztien Munduko Eguna ospatuko da Plaiaundiko Parke Ekologikoan. Urteroko hitzordu hau 100 herri baino gehiagotan ospatzen da aldi berean; helburu nagusia parte-hartzaileak hegaztien mundura gerturatzea da, eta beraien kontserbazioa sustatzea.

Hegaztien Munduko Egunaren programa goizeko 10etan hasiko da Txingudi Ekoetxean, Plaiaundiko Parke Ekologikoan. Bertara gerturatzen diren guztiek, teleskopioaren laguntzarekin hegaztiak gertutik behatzeko aukera izango dute, identifikazio lehiaketan parte hartu, eta abar. Anima zaitez!!

Non? Plaiaundiko Parke Ekologikoan (Irun)

Noiz? 2009ko urriaren 4an, igandea

Ekintzak:

  • Ibilbidean zehar behaketa guneak egongo dira teleskopioekin hornituta
  • Gaztetxoentzat eskulan tailerra
  • Identifikazio lehiaketa. Panelean azaltzen den hegaztiaren izena asmatu eta zozketan parte hartu. Adin guztientzat.
  • Eta sorpresa gehiago

Urdaibai

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa - Madariaga Dorretxeak, asteburu honetan (urriak 3 eta 4) Hegaztien Munduko Eguna: Bidaiatzeko jaioak ospatuko du. Zentroak natura maitatzen duten adin guztietako pertsonei zuzenduriko hainbat ekintza antolatu ditu, gure inguruneko hegaztien dibertsitatea eta hauen babesaren garantzia helburutzat hartuta.

Ekintzen artean, bai itsasontziz  zein oinez hegaztiak ikuskatzeko irtenaldiak, eta haurrentzako eskulan tailerrak eta lehiaketak egongo dira (parte hartzeko aurretik plaza erreserbatu behar da 94 687 04 02 telefonora deituz). Horretaz gain, hegaztien munduari buruzko hainbat kontsulta materiala eskeiniko da.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxera Hegaztien Munduko Eguneko ekintzetako partehartzaile guztiek sarrera doan izango dute .

EGITARAUA

Urriak 3, larunbata:

  • Itsas hegaztiak ikusteko irteera itsasontzian eta bisita gidatua Madariaga Dorretxean
    Prezioak: Orokorra: 8 € / Taldeek (10 pertsonatik gora), 12 urtetik beherakoek   eta 65 urtetik gorakoek: 5 €
    Ordutegia:
    1.go txanda: 10.00-13.00
    2.go txanda: 10.00-13.00
    3.go txanda: 11.00-14.00

  • Habi-kaixa eraikitzeko buruzko tailerra
    Ordutegia: 11.00etatik 13.00etara
    Prezioa: doan

  • Hegazti marrazkien haur lehiaketa
    Ordutegia: 17.00etatik 19.00etara
    Prezioa: doan

Urriak 4, igandea:

  • Hegazti harrapariak ikusteko ibilbidea eta bisita gidatua Madariaga Dorretxean
    Ordutegia: 10.00etatik 14.00etara
    Prezioak: Orokorra: 5 € / Taldeek (10 pertsonatik gora), 12 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek: 3 €

  • Mugikor dekoragarri eraikitzeko tailerra
    Ordutegia: 11.00etatik 14.00etara
    Prezioa: doan

  • Hegaztien soinuen identifikaziorako haur lehiaketa
    Ordutegia: 17.00etatik 19.00etara
    Prezioa: doan

BirdLife International
Seo/Birdlife