|
Lan honetan Cladium mariscus espezieak sortzen dituen formazioak aztertu dira. Formazio hauei “Cladium mariscusen zohikaztegi kalkareoak, Caricion davallinaeko espezieekin (7210*)” deritze eta 97/62/CE Arteztarauaren I eranskinean Interes Bereziko Habitat bezala izendaturik daude.
Cladium mariscus espezieari buruzko informazioa bildu ondoren, mendiko lanean espezie honek sortzen dituen formazioak kartografiatu eta karakterizatu dira.
Bildutako datuekin formazio bakoitzaren egungo egoera ezagutu, Euskal Autonomi Erkidegoko Cladium mariscus espeziearen formazioen ikuspegi orokorra lortu eta kudeaketarako iradokizunak luzatu dira.
|