Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Biodibertsitateari buruzko Informazio Sistema aurkezteko jardunaldia


2010eko maiatzaren 21a

Eusko Jaurlaritzaren Areto Nagusia. Donostia-San Sebastián kalea 1. Vitoria-Gasteiz. Lakua II. Beheko solairua.

 

Hasiera | Izena ematea | Programa


Biodibertsitateari buruzko Informazio Sistema Interneten kontsulta daitekeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitateari buruzko informazioa (datu alfanumerikoak eta geografikoak) biltzen duen informatika-aplikazio elebiduna (euskara, gaztelania) da. Elkarlaneko ingurunea (Extranet) eta informazioa elkartrukatzeko atala (Internet) ditu.

Biodibertsitate Sisteman, berori kudeatzen duten erabiltzaileek eguneratzen dute informazio alfanumerikoa Extranet eta Internet bidez. Informazio geografikoa, berriz, kontsultatzekoa baino ez da Biodibertsitate Sisteman, eta Eusko Jaurlaritzako Informazio Geografikoko Sistemak (GIS Korporatiboa) bideratzen du.

Sistema hiru elementu-mota nagusien (BIO objektuak) arabera egituratuta dago, elementu guztiak elkarren artean erlazionaturik daudela:

  • Espezieak: Izenaren edo taldearen (ugaztunak, hegaztiak, flora, etab.) arabera aurki daitezke espezieak, eta baita zeintzuk diren espezie babestuak (Mehatxupeko Espezieen Euskal Katalogoa, Zerrenda Gorriak,...), non dauden, zein espezie aurki ditzakegun udalerri, Lurralde Historiko, habitat edo ingurune natural jakin batean, zeintzuk diren espezie inbaditzaileak, horien sailkapen taxonomikoa, etab. ere.

  • Habitatak: Izenaren arabera aurki daitezke habitatak eta landareak, edo udalerri, Lurralde Historiko edo ingurune natural jakin batean dauden interes komunitarioko habitatak, horien eta sailkapen-sistema ezberdinen arteko elkarrekikotasuna (EUNIS, Habitaten Zuzentaraua, landaredia-mapa, …), elkarren artean lotutako espezieak eta lekuak, etab.

  • Lekuak: Babestutako lekuak (izendatuak edo izendatze bidean) edo interes naturalistikoren bat duten lekuak bila daitezke izenaren arabera, udalerri edo Lurralde Historiko jakin batean daudenak, espezie edo habitat bat zein lekutan dagoen, etab. Bakoitzari dagokion ingurune fisiko eta biologikoaren deskribapena kontsulta daiteke, bai eta horien erabilera eta kontserbazio-egoera, horiek kudeatzeaz arduratzen diren erakundeak, barne hartzen dituzten espezieak eta habitatak, etab. ere.

Gainera, Bio objektu bakoitzari lotutako informazio osagarria dago: erreferentziak (dokumentu espezializatuak, web orriak, artikuluak, aipuak, lege-testuak, etab.), adierazleak, irudiak eta kartografia.

Sistemak informazio alfanumerikoa esportatzea (deskargak excel eta pdf artxiboetan) eta mapak bistaratu eta deskargatzea (ftp, Web Map Service (WMS) Zerbitzua) ahalbidetzen du. Gainera, kartografia-geruzetatik abiatuta datuen kalkulu automatikoa egiten du.

 

Azken eguneratzea: 2010/05/10