Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea

WAI-A

Basoak EAEn. Amilburuko basoak


Amilburuko basoak

Espezie nagusia: lizarra, artea eta pagoa.

Espezie elkartuak: ezkia, astigarra, hagina eta haritza.

Txoko ekologikoa: higakinak metatzen diren hegi eta haizpekoetan ikusten den formazio tipikoa da, eta horietan lurzoruaren sakonera txikia da eta ura atxikitzeko ahalmena urria.

Kontserbazio egoera: sartzen zailak eta, hortaz, ezin baliatuzko tokietan egoteari esker mantendu dira amilburuko baso bakanak Euskal Herriko harkaiztegi nagusietan.

Elkarte fitosoziologikoak: Tilio-Acerion


Deskribapena

Kareharrizko haizpetakoetan lur mugimenduak, harri erorketak eta haize bortitzak ohikoak direnez, horrek guztiak espezie bakarreko basoa finkatzea eragotzi egiten du. Berton garatzen diren zuhaitz espezieak eskuarki egoera marjinaletan dautza; izan ere, honelako elkarteetan inongo espezierik ez da nagusitzen gainontzekoen gainetik.

 

 Aurkibidera itzuli

 

 

Azken eguneratzea: 2006/12/11