Gorbeia
Deklaratuta: GKL.
Kodea: ES2110009.
Azalera: 20.211 ha
Eskualde Biogeografikoa: Atlantiarra.
Beste babes neurri batzuk:
Informazio gehiago:
Leku honetan baso hostozabal autoktono zabalak gordetzen dira (ameztiak, hariztiak, pagadi azidofilo eta kaltzikolak) baso zabalak gordetzen dira. Garrantzitsuak dira, aldi berean, landa eta larre menditarrak; badira, halaber, giro errupikola eta hezegune txikiak ere. Flora menditarrari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko leku garrantzitsuenetako bat da. Interes korologikoko hainbat landare daude zabalgune naturaletan. Horietako batzuk penintsula iparraldeko eta erdialdeko mendietako endemismoak dira eta bat edo beste Euskal Autonomia Erkidegoko leku honetan soilik aipatu da.
|
Kartografia
Fitxa
|
|
Ibai-ibilguek kontserbazio egoera onargarria dute, arrain, hegazti eta ugaztun espezie garrantzitsuekin. Mendi hauetan sakabanaturiko enklabe heze ugariek (putzuak, errekak eta abar) anfibio multzo aberatsa eta anitza babesten dute. Basoko flora ere interesgarria da, basoen zabaleragatik eta Altubeko basoa bezalako masa nabarmen batzuengatik. Giro errupikolak eta goi-menditarrek Euskal Autonomia Erkidegoan ezohikoak diren espezieak hartzen dituzte, habitat mota honen bitxitasunaren arabera.

|