Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea

WAI-A

Espezie bat katalogoan sartzeak dakartzan arauak


Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan espezie, subespezie edo fauna nahiz flora populazio bat sartzeak honako Debeku Generikoak dakartza:
  • Animalien kasuan, debekatuta dago baimendu gabeko edozein jarduera, animaliak hil, harrapatu, segika ibili edo molestatzeko helburuz egindakoa. Baita euren larba, kume, arrautza eta habitaten kontrako ekintzak ere; batez ere, habia, gordeleku, pausaleku eta ugaldu, elikatu eta negupasako guneen kontrakoak.

  • Landareen kasuan, debekatuta dago suntsitzeko, mozteko eta errotik ateratzeko edota landareen habitata suntsitzeko baimendu gabeko edozein ekintza.

  • Biei dagokienez, "Galzorian" edo "Kalteberak" kategorien barruan baldin badaude, debekatuta dago animalia zein landare bizi edo hilak eduki, naturalizatu, garraiatu, saldu, erakutsi, inportatu edo esportatzea. Berdin propagulo edo landare zatiekin eta euren haziak, polena edo esporak biltzeari dagokionez, araudiak zehaztutako kasuetan salbu.

  • Berariazko baimenik izan ezean, debekatuta dago galzorian dauden edo kaltebera diren espezieei 250 m baino gertuagotik behatu, argazkiak egin edo grabatzea. Era berean, ezin dira horretarako postu finkoak ezarri.

  • Ingurumen eta Lurralde Sailari dagokio Katalogoan taxon berri bat sartzea eta, horretarako, aurrez, EAEko Natura Babesteko Kontseilu Aholkuemailea-Naturzaintzak txostena egin beharko du, hilabeteko epean.

  • Behin katalogatuta, Kudeaketa Plana egin eta adostuko da. Plan horrek taxona arriskuan jartzen duten faktoreak ezabatzeko gidalerroak jasoko ditu. Era berean, populazioak berreskuratu, kontserbatu eta egoki erabiltzea eta habitatak babestu eta kontserbatzea bultzatzeko beharrezko neurriak zehaztuko dira bertan. Kudeaketa planek, hala badagokie, erabakien artean, katalogatutako espezieen bizileku diren lur edo itsas eremuak Natur Gune Babestu izendatzea jasoko dute.

  • Euskal Autonomia Erkidegoan berriki desagertutako espezie edo subespezie bakoitzarentzat Birpopulatzeko Planak egingo dira, berriro ere habitat horiek okupatu baldin baditzakete. Birpopulatzeko Planak izango dituzten espezie edo subespezieek "Galzorian" kategoriako espezieei ezarritako babes neurriak izango dituzte.

 Aurkibidera itzuli

 

 

Azken eguneratzea: 2006/08/23