Ornodunen banaketari dagokionez, EAEn faunaren ikuspegik oso eremu interesgarri ugari dago, eta eremu horiek, oro har, biztanle gutxiko eskualde menditsuetan eta baso masa handietan kokatzen dira -nagusiki, hostozabalen basoetan-.
Ibai eta errekak ere espazio interesgarriak dira, batez ere espezie mehatxatu ugari dagoelako bertan (arrainak, anfibioak, igarabak, bisoi europarra, desman piriniarra eta abar). Alde horretatik, Ebro, Baia eta Zadorra dira garrantzitsuenak Araban, eta Leitzaran Gipuzkoan.
Guardiako aintzira txikiak, Zadorrako urtegiak (Araba), Txingudiko padurak (Gipuzkoa) eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba (Bizkaia) interes handiko ekosistema hezeak dira, negu pasarako eta hegazti migratzaileen hazkuntzarako gune diren aldetik.
1998an, "Euskal Autonomia Erkidegoko ornodun kontinentalen egoera " izeneko ikerketa zehatza egin zen eta, bertan, gaur egun EAEn ezagutzen diren espezie ornodun kontinental guztien banakako fitxak jasotzen dira.
Fauna basatia errekuperatzeko zentroaK:
-
Telefonoa: 945.18.16.16 / 635.74.93.81 / 112 (SOS DEIAK)
Faxa: 945.18.16.16
E- mail: centromartioda@parques.alava.net
-
Telefonoa: 94.677.48.52 /94.446.52.97 (Base Gorria, egun osoa)
Helbidea: Granja Foral de Gorliz. 48630 Gorliz (Bizkaia)
-
Gipuzkoa: Arrano Etxea.
Telefonoa: 943.21.05.84 / 943.00.04.20 (Servicio de Guardería Forestal)
Helbidea: Agiti Bidea 2. 20008 Igeldo (Donostia-San Sebastián)
|