Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea
 
Hezeguneen problematika


Guztien egoera kezkagarria da. Garai batean uste zuten hezeguneak kaltegarriak zirela eta ezabatu egin behar zirela, nahiz eta gune hori gero ezertarako erabili ez. Horrela, azken hamarkadetan, eskala geografiko guztietan, eta bereziki Euskal Herrian, hezegune ugari hondatu edo desagertu dira, batez ere giza jardueraren ondorioz, ingurugiroarekiko inolako begirunerik ez edukitzeagatik edo, bestela esanda, lurraldea behar bezala ez antolatzeagatik.

Hezeguneek gizartean interes handia pizten dute, beren baliabide naturalak anitzak eta bereziak direlako eta gehienetan kokaleku priblegiatuetan egoten direlako. Horregatik, lur horiek batere bereizketarik egin gabe erabili dira eta sarritan ekosistema mehatxatzen zuten jarduerak kokatu dira bertan; horren ondorioz, espezieen birsortzeko gaitasunean eragin izan da eta oreka ekologikoan nahasmendu edo aldaketa atzeraezinak eragin dira.

Kostaldeko hezeguneen arazoa are larriagoa da, kokaleku pribilegiatuan egoteagatik eta paisaia erakargarriak izatearen ondorioz izugarri hondatu baitira. Kostaldean, urteetan, aldaketa handiak gertatu dira: hiriguneak eta industriaguneak garatzea, jarduera turistikoak, kirol-jarduerak... Horien guztien ondorioz, gizakiak kostaldeko lerroa beretzat hartu du eta padurak eta marearteko lautadak lehortuta eta beteta hondamena eragin ez ezik, batzuetan padurak desagertarazi ere egin ditu.

Tentsio-faktore horien guztien elkarreragiketa da, hain zuzen, Euskadiko kostaldeko hezeguneetan hainbesteko galera azaltzen duena, kalkulatzen baita betetze- eta lehortze-prozesuek paduren % 50 hondatu dituztela. Testuinguru horretan, kalkuluen arabera, kostaldeko hezeguneetan (hau da, ibaiadarretan, marearteko zonetan eta paduretan) gaur egungo lehortze-tasak jarraitu izan balu, euskal kostaldeko padurak 30-100 urteren barruan desagertu egingo ziratekeen.

Bestalde, barnealdeko hezeguneek oso ezaugarri bereziak dituzte, ekologia zein paisaia aldetik, eta horregatik babes berezia eman behar zaie. Hezegune horietako gehienak hondatzen ari dira, nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren presioarengatik eta batzuetan jarduera turistiko jakin batzuengatik. Komenigarria da jarduera horiek aztertzea, eragiten duten degradazioa atzeraezina izan baino lehen.

 

Azken eguneratzea: 2006/03/29