Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea

WAI-A

Zer da biodibertsitatea?


OCDE erakundeak honela definitzen du biodibertsitatea: izaki bizidunen aldakortasuna, parte den inguru guztietan (lurrean, itsasoan, beste ekosistema urtar batzuetan eta gune ekologikoetan).

Biodibertsitate Ekologikoari buruzko Munduko Hitzarmenak, 1992an, Rio de Jaineron izan zen Nazio Batuen Ingurugiro eta Garapenari buruzko Konferentziaren barruan sinatuak, planeta guztiko dibertsitatea kontserbatzeko lehenengo esparru globala ezarri zuen. Tresna horrek biodibertsitatearen berezko balioa aitortzen zuen eta biodibertsitatea babesteko baliabide horien erabilera jasangarria eta bidezkoa bultzatzen zuen.

Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunak 90eko hamarkadan Natura eta bere Baliabideak Kontserbatzeko onartu zuen Munduko Estrategiak ondorengo helburuak ezarri zituen: oinarrizko prozesu ekologikoei eta bizi-sistemei eustea, dibertsitate genetikoa babestea, ekosistemen eta espezieen ustiapen iraunkorra lagatzea, gizakia inguru naturalean integratzea bultzatzea eta garapen iraunkorra lortzen laguntzea.

"Dibertsitate biologiko" kontzeptuaren barruan hiru motatako dibertsitateak biltzen dira: espezie bakoitzaren barruan, espezieen artean eta ekosistemen artean; "erabilera jasangarria", berriz, dibertsitatearen erabilera ulertzeko era da, hau da, epe luzera murrizpena edo hondamena ez eragiteko moduko era eta erritmoan, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien beharrak eta asmoak asetzeko moduan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko 16/94 Legearen arabera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren eskumena da Espazioak Babesteko Figurak izendatzea eta Itsasoko eta Lehorreko Flora eta Fauna Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoa egitea. Era berean, EAEn erakunde hori arduratuko da "Natura 2000" Europako Sare Ekologikoan sartuko diren eta interes komunitarioa duten lekuak sustatzeaz.

Azken eguneratzea: 2008/04/29