Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EAEko natura 2000 sareko ingurune hidrikoari lotuta dauden eremuak (KBE eta HBBE) babesteko arauak aldatzea (ibaiak, estuarioak eta hezeguneak)

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014 apirilaren 16ko Aginduaren bidez, hasierako onarpena eman zaie ibai, estuario eta hezegunetako Kontserbazio Bereziko Eremuetan (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuetan (HBBE) aplikagarriak izango diren kontserbazio arauei. Arau horiek KBE/HBBEak kudeatzeko tresnetan sartuta daude eta eremu horiek izendatzearekin batera onartzen dira.

Onartu diren kontserbazio arau horiek aldatuko dituzte indarrean dauden gidalerro eta araudiak, hau da, eskualde atlantikoko hamalau ibai eta estuarioen Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko eta kontserbazio-neurriak onartzeko 215/2012 Dekretuaren I. Eranskinean onartutakoak (EHAA .112. zka, 2013ko ekainzaren 12a). 

Indarrean dauden kontserbazio neurriak ondorengo KBEn eta HBBEn aplikatzen dira:

  • ES2130003 Barbadungo itsasadarra / Ría del Barbadun.
  • ES2130004 Astondoko haremunak / Dunas de Astondo.
  • ES2130010 Lea ibaia / Río Lea.
  • ES2130011 Artibai / Río Artibai.
  • ES2120004 Urolako itsasadarra / Ría del Urola.
  • ES2120009 Iñurritza.
  • ES2120010 Oriako itsasadarra / Ría del Oria.
  • ES2120005 Oria Garaia / Alto Oria.
  • ES2120012 Araxes ibaia / Río Araxes.
  • ES2120013 Leitzaran ibaia / Río Leitzaran.
  • ES2120015 Urumea ibaia / Río Urumea.
  • ES2110017 Barrundia ibaia / Río Barrundia.
  • ES2110023 Arakil ibaia / Río Arakil.
  • ES2110020 Ega-Berron ibaia / Río Ega-Berron
  • ES2120018 Txingudi-Bidasoa
  • ES0000243 Txingudi (ZEPA)

Beraz, urari lotutako KBE/HBBEn (ibai, estuario eta hezeguneetan) kontserbazio neurri berriak behin onartuta, goian aipatutako arauak ordezkatuko dituzte, eta tipología horietako EAEko eremu guztietan aplikatuko dira. 

Informe de respuesta a las alegaciones presentadas por las Administraciones Públicas y público interesado (PDF, 833 KB)

 

Azken aldaketako data:  2015/01/20