Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea
 
Paisaia


Lehen, paisaia gizakiaren jardueraren alde estetikotzat hartzen zen. Gaur egun, ordea, baliabide eta ondaretzat (ondare sozial eta historikoaz gain, ingurumen eta kultur ondarea) daukagu, eta garapen ekonomikorako garrantzitsua da. Beraz, gizarteak eskatzen dituen ingurumen balioen artean arreta handiagoa eskuratu du. Paisaia bizi kalitatearen oinarri eta baliabidetzat hartzea ekarri duen dimentsio berri horrek paisaia kontserbatu eta garapen iraunkorra kontuan hartuz kudeatu beharra dakar, baita degradazio prozesuak eta kalitatearen galerak daudenean leheneratu eta hobetu beharra ere.

Bestalde, gaur egungo paisaiaren nozioak tokiko herri eta beren asmoei ematen die ezinbesteko garrantzia, paisaia jendeak antzematen duen lurraldearen alderdia dela uste baita. Leku jakin bateko paisaietarako ezarri diren helburuek jendearen nahiak erakutsi behar dituzte, bizi diren inguruari buruzkoak.

Ingurumen Sailburuordetzak, Madrilgo Unibertsitate Arteko Ekologia Departamentuarekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko paisaiaren gaikako kartografia egin du, 1:25.000 eskalan. Ikerketak begiz ikus daitezkeen arroak, berezko paisaia unitateak eta eragin paisajistikoko guneak mugatzen ditu. Gaur egun, Biodibertsitatearen Zuzendaritzak, Ingurumen Estrategiaren Agirian hartutako konpromisoei jarraituz, EAEko Paisaia Berezien eta Apartekoen Katalogoa egiten dihardu.

Paisaia Berezien eta Apartekoen Katalogoa

Erliebea

 

Azken eguneratzea: 2007/03/27