16/1994 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesten duena.
ALDAKETAK:
2/1997 Legea. Horren bidez 16/1994 Legearen lehenengo xedapen gehigarria aldatzen da, Gorbeiako Parke Naturala arautzeari dagokiona. Hutsen zuzenketa.
42/2007 Legea, abenduaren 13koa, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoa. Lege horrek ondoko arau hauek indargabetzen ditu: Eremu naturalak babestu eta animalia eta landare basatiak kontserbatzeko 4/1989 Legea; eta, habitat naturalak eta basoko flora eta fauna babestuz, biodibertsitatea bermatzen languntzeko neurriak ezartzen dituen 1997/1995 Errege Dekretuaren I., II., III., IV., V. eta VI. eranskinak. Horretaz gain, honako arau hauek ere aldatzen ditu: Kostaldeari buruzko 22/1988 Legea, Uren Legearen Testu Bategina (1/2001 Legegintzako Errege Dekretua) eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko 16/2002 Legea. Halaber, barneko zuzenbidean txertatzen ditu Hegaztiei buruzko 79/409/CEE Zuzentaraua eta Habitatei buruzko 92/43/CEE Zuzentaraua.
42/1996 DEKRETUA, 1996ko otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Babestutako Naturguneen Sarearen Erregistroaren funtzionamendu eta antolamenduari buruzkoa.
2488/1994 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, Natura Babesteko Estatuko Batzordearen eginkizunak zehazten dituena, bere funtzionamendua arautzen duena eta batzordeari atxikitako batzorde espezializatuak ezartzen dituena: Naturgune Babestuen Batzordea, Basoko Flora eta Faunaren Batzordea, Hezeguneen Batzordea eta Basoko Suteei aurre egiteko Batzordea.
1997/1995 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, Biodibertsitatea Bermatzen Laguntzeko Neurriak ezartzen dituena, horretarako Habitat Naturalak eta Basoko Flora eta Fauna zainduko dira. Errege Dekretu horren I., II., III., IV., V. eta VI. eranskinak Natur Ondareari eta Biodibersitateari buruzko 42/2007 Legeak indargabetu ditu.
ALDAKETAK:
1193/1998 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, habitat naturalen eta basafaunaren eta basafloraren kontserbazioaren bidez biodibertsitatea bermatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretua aldatzen duena.
1421/2006 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, habitat naturalen eta basafaunaren eta basafloraren kontserbazioaren bidez biodibertsitatea bermatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretua aldatzen duena.
|