
Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza, estrategia eraginkorra eta lurralde osoan aplikatzeko modukoa lortzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Biodibertsitate Estrategia lantzen ari da, planifikazio estrategikoan oinarrituriko partaidetza-prozesua garatuta.
Nahi izanez gero, partaidetza-prozesua garatzeko erabili diren erreferentziako agiriak kontsultatu ahal dituzu.
Zuzeneko bilkurak honako data hauetan izan dira:
2007ko azaroaren 15a (Bilbo): Prozesua aurkezteko jardunaldia. (134 kb)Prozesua iragartzeko triptikoa (1,20 Mb)
2007ko azaroaren 22a (Gasteiz): Partaidetza-diagnostikoa
2008ko urtarrilaren 30a (Gasteiz): Helburu eta xede estrategikoak.
2008ko otsailaren 26a (Gasteiz): Neurrien zehaztapena.
Diagnostikorako, helburuetarako eta ekintza-egitamurako jardunaldiak antolatzeko, bost arloren inguruko eztabaida-mahaiak garatu dira: hezeguneak eta ibaiak, itsas ingurua eta itsasertza, basoak, nekazaritza-sistemak, eta hiri-sistemak. Jardunaldi horietan, 50 erakunde eta taldeko 143 kidek hartu dute parte.
2009-2014 aldirako Euskadiko Biodibertsitatearen Estrategia. 2009/01/08 bertsioa (1 Mb)
|