Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumenari buruzko informazioa
 

WAI-A

INGURUMENA. 2008ko martxoa


INTERNETEKO HELBIDEAK

GAURKOTASUNA

LEGERIA

Euskal Autonomia Erkidegoa

Ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioa

  • EBAZPENA, 2007ko abenduaren 4koa, Ingurumen sailburuordetzarena, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak sustatutako "Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Arriskutsuak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana, 2007-2010" delakoak ingurumenaren gainean izango duen eraginari buruzko erreferentzia-dokumentua egiten duena. EHAA - 2008ko martxoak 5, asteazkena.

  • EBAZPENA, 2007ko urriaren 29koa, Ingurumen sailburuordearena, Irungo Udalak sustatutako Irungo Txenperenea esparruaren sektorizatze-planak ingurumenaren gainean izango duen eraginari buruzko erreferentzia-dokumentua egiten duena. EHAA - 2008ko martxoak 14, ostirala.

Gune zoologikoak

  • AGINDUA, 2008ko urtarrilaren 16koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena; horren bidez gune zoologikoei buruzko dekretua garatu da. EHAA - 2008ko martxoak 7, ostirala.

Arabako Foru Aldundia

  • Hutsen zuzenketa, 18/2008 Foru Aginduan, otsailaren 8koan, egindakoena. Foru agindu horren bidez, Arabako Lurralde Historikoan otsoa (Canis lupus) kontrolatzeko betekizunak onartzen ziren. ALHAO 2008/03/03.

Gipuzkoako Foru Aldundia

  • Martxoaren 18ko 14/08 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurugiro Organoa zehazteari eta Ingurugiroko eragina ebaluatzen duen Departamentu Arteko Batzorde bat eratzeari buruzko 1998ko uztailaren 28ko 68/98 Foru Dekretua aldatzekoa. GAO 2008 martxoak 31.

Estatukoa

Avifauna

  • 263/2008 Errege Dekretua, otsailaren 22koa, abifauna babesteko goi-tentsioko linea elektrikoetan neurri teknikoak ezartzen dituena. BOE 05/03/2008.

Ingurumen-eraginaren ebaluazioa

  • 2008ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, Kutsadura Prebenitzeko eta Klima Aldaketarako Idazkaritza Nagusiarena, Feveren Karrantza-Aranguren (Kantabria-EAE) zatia elektrifikatzeko proiektuari ingurumen-eraginaren ebaluazioa ez egiteko erabakia ezartzen duena. BOE 07/03/2008.

Bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuak

  • INT/624/2008 Agindua, otsailaren 26koa, bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailu deskontaminatuen baja elektronikoa arautzen duena. BOE 10/03/2008.

Ur-Konfederazioa

  • 266/2008 Errege Dekretua, otsailaren 22koa, Iparraldeko Ur-Konfederazioa aldatzen duena. Horren ondorioz, bi Konfederazio izango dira: Miño-Sil eta Kantaurikoa. BOE 12/03/2008.

Hondakin arriskutsuak

  • Hondakin arriskutsuen mugaz gaindiko joan-etorriak eta haien ezabapena kontrolatzeari buruzko Basileako Hitzarmenaren hutsen zuzenketa. BOE 18/03/2008.

  • Hondakin arriskutsuen mugaz gaindiko joan-etorriak eta haien ezabapena kontrolatzeari buruzko Basileako Hitzarmenaren I. Eranskinaren zuzenketaren hutsak zuzentzea eta VIII eta IX Eranskinak ezartzea, Kuching-en (Malasia) onartua. BOE 22/03/2008.

Itsas-lehorreko jabari publikoa mugatzea

  • Ingurumen Ministerioaren Iragarkia, 2008ko urtarrilaren 24ko Ministerio-Aginduaren berri emateko. Ministerio-Agindu horren bidez, zazpi mila hirurehun eta hirurogeita bi (7.362) metro inguruko itsas-lehorreko jabari publikoko zatiaren ondasunak mugatzen dira. Zati horretan, Kadagua itsasadarraren bi aldeak daude, Nerbioi itsasadarraren bokale eta Profusa instalazioetako zubiaren artekoak, Bilbo eta Barakaldo (Bizkaia) udalerrietan. BOE 24/03/2008.


Europarra

Pilak eta metagailuak

  • 2008/12/EB Zuzentaraua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2008ko martxoaren 11koa, pila eta matagailu, eta horien hondakinei buruzko 2006/66/EB Zuzentaraua aldatzen duena, Batzordeari emandako betearazpen-eskumenak direla eta. DOUE L 76 19.03.08.

Bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuak

  • 2008/33/EB Zuzentaraua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2008ko martxoaren 11koa, bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuei buruzko 2000/53/EB Zuzentaraua aldatzen duena, Batzordeari emandako betearazpen-eskumenak direla eta. DOUE L 81 20.3.2008.

Tresna elektriko eta elektronikoak

  • 2008/34/EB Zuzentaraua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2008ko martxoaren 11koa, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei (TEEH) buruzko 2002/96/EB zuzentaraua aldatzen duena, Batzordeari emandako betearazpen-eskumenak direla eta. DOUE L 81 20.3.2008.

  • 2008/35/EB Zuzentaraua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2008ko martxoaren 11koa, tresna elektriko eta elektronikoetan zenbait susbtantzia arriskutsu erabiltzeko murrizteari buruzko 2002/95/EB Zuzentaraua aldatzen duena, Batzordeari emandako betearazpen-eskumenak direla eta. DOUE L 81 20.3.2008.

Genetikoki eraldatutako organismoak

  • 2008/27/EB Zuzentaraua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2008ko martxoaren 11koa, genetikoki eraldatutako organismoak ingurumenean nahita askatzeari buruzko 2001/18/EB Zuzentaraua aldatzen duena, Batzordeari emandako betearazpen-eskumenak direla eta. DOUE L 81 20.3.2008.

Ura

  • 2008/32/EB Zuzentaraua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2008ko martxoaren 11koa, urei buruzko politikaren arloan erkidegoaren jarduera-esparrua ezartzen duen 2000/60/CE Zuzentaraua aldatzen duena, Batzordeari emandako betearazpen-eskumenak direla eta. DOUE L 81 20.3.2008.

Diseinu ekologikoa

  • 2008/28/EB Zuzentaraua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2008ko martxoaren 11koa, energia erabiltzen duten produktuek, diseinu ekologikoari dagokionez, zein baldintza bete behar duten adierazten duen esparrua ezartzen duena, Batzordeari emandako betearazpen-eskumenak direla eta. DOUE L 81 20.3.2008.

Etiqueta ekologikoa

  • Batzordearen Erabakia, 2008ko martxoaren 26koa, 2001/405/EB Erabakia aldatzen duena, Europako etiketa ekologikoa tizu-paperazko produktuei emateko irizpide ekologikoen baliotasuna luzatzeko. DOUE L 87 2008.3.29

  • Batzordearen Erabakia, 2008ko martxoaren 17koa, 2005/338/EB Erabakia aldatzen duena, Europako etiketa ekologikoa kanpin zerbitzuari emateko irizpide ekologikoen iraupena luzatzeko. DOUE L 87 2008.3.29

DEIALDIAK

ARGITALPEN INTERESGARRIAK

 

 










 

 

 

Azken eguneratzea: 2008/04/08