3. Zein administraziotara jo beharko dugu eskaerak, kexak edo salaketak aurkezteko?
Praktikan zaila da jakitea zein organismotara jo behar dugun eskaerak, kexak edo salaketak aurkezteko. Hori dela eta, komenigarria litzateke gaiarekin zerikusia izan dezaketen organismo guztietara jotzea.
Behar bada, ondorengo irizpideak erabilgarri gerta dakizkizuke:
Oro har, jarduera edo ekintza baimendu duen administrazioak parte hartu behar du araua hausten denean (Udaletxea, Eusko Jaurlaritzako Industria Saila, dagokion Foru Aldundiko Mendi Saila, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila, eta abar).
Udaletxeek jarduera-baimena ematen diete industriako eta merkataritzako jarduerei. Horretaz gain, herritarren osasunaz arduratu behar direnez, badute parte hartzea edo eskudun diren beste organismo batzuei azalpenak edo parte har dezaten eskatzea. Jarduera batek bete behar dituen neurri zuzentzaileak ezartzeko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Osasun Sailek ere parte hartzen dute (lurzoru urbanizaezinari eta hiri-lurzoru industrialari dagokienez), baita Foru Aldundietako Ingurumen Sailek ere (bizilekutarako hiri-lurzoruarari dagokionez).
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-baimen bateratua ematen die ingurumenaren gainean eragin berezia izateagatik prozedura hori bete behar duten jarduerei. Jarduera horiek kutsaduraren prebentzio eta kontrolerako 16/2002 Legearen I. eranskinak zehazten ditu. (, 498 Kb).
Kasu bakoitzean zein administraziotara jo behar duzun jakiteko informazio gehiago behar izanez gero: