Pertsona batek edo jarduera batek araua hautsi duelako edo hausten ari delako susmorik baldin baduzu, eta araua-haustearen ondorioz kutsadura sortu edo ingurumenari eta pertsonei kalte eragiten ari bazaie, administrazioan salaketa jarri ahal izango duzu.
Gertaeraren edo balizko legehaustearen aurrean arriskua baldin badago edo berehala parte hartu behar baldin bada (hondakinak aire zabalean erretzea, estolda-sarera edo ibaira substantziak isurtzea, ontziak bertan behera uztea, babestutako basa-flora eta basa-fauna desagertaraztea, eta abar), udaltzainei edo ertzainei deitu beharko diezu.
Gertaera, ordea, behin eta berriro errepikatzen baldin bada eta berehala parte hartzea beharrezkoa ez baldin bada (mendian pistak egitea, lurzoruak obra-hondakinez berdintzea, kutsatzaileak aireratzea, zarata, ibaira isurtzea, eta abar), organo eskudunaren aurrean salaketa ipini beharko duzu idazki batenbidez (salaketa-eredua, , 50 Kb.
Demagun administrazioaren aurrean kexa ipini nahi duzula, bizi zaren edo lan egiten duzun tokian airearen kalitateari buruzko arazo bat dagoelako edo hondakinak biltzeko zerbitzuak ez duelako ondo funzionatzen, edo toki jakin batean hondakin-ontziak jar ditzatela eskatu nahi duzula. Kasu horietan organo eskudunariidazki bat bidali beharko diozu (eskaera-eredua, , 55 Kb) .