Nola egin
Eskaerak idatziz egin beharko dira beti (edozein baliabide-mota erabil daiteke, elektronikoa barne sinadura digitala erabiltzen bada) eta idazkian ondorengo informazioa adieraziko da:
- Eskaeraren helburua eta norentzat den.
- Eskatzailaren datuak, nazionalitatea eta jakinarazpenak jasotzeko tokia edo baliabidea.
- Talde batek aurkeztutako eskaerak eskatzaile guztiek sinatu beharko dituzte eta, sinaduraren ondoan, sinatzailearen izena eta abizenak idatziko dira.
- Datuen konfidentzialtasuna eskatu ahal izango da.
- Halaber, eskatzaileak bere eskaeraren edo kexaren kopia bidali ahal izango die beste hainbat organismo publikori jakinaren gainean egon daitezen.
- Idazkia jasotzen duen administrazioak, erakunde publikoak edo autoritateak eskaera hartu izanaren berri emango du eta interesdunari jakinaraziko dio hamar eguneko epean jasotzen denetik kontatzen hasita.
Tramitazioa eta erantzuna
Eskaeraren tramitazioa behin onartuta, autoritate edo organo eskudunak erantzun eta erantzunaren berri emango du, gehienez hiru hilabeteko epean, eskaera aurkeztu denetik kontatzen hasita. Eskaera aintzat hartzeko arrazoiak egonez gero, autoritate edo organo eskudunak egoki deritzen neurriak hartu beharko ditu eskaera guztiz eraginkorra izan dadin.
Eskaerak ez onartzea
Eskaerak ez dira onartuko eskudun ez diren botere publiko, erakunde eta organismoetan aurkezten badira.
Ez dira onartuko prozedura parlamentarioa, administratiboa edo prozesu judiziala irekita duten eskaerak, horien gainean ebazpen irmorik ez dagoen bitartean.
Eskatzeko eskubidea babestea
Eskatzeko eskubidea justiziak babesten du Konstituzioaren 53.2 artikuluan ezarritako bideen bitartez. Hori ez da eragozpen izango eskatzaileak egoki deritzen beste bide batzuetara jotzeko.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 114. artikuluak eta hurrengoek pertsonaren oinarrizko eskubideak babesteko ezartzen duten prozedura erabiliz, eskatzaileak honako kasu hauetan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du:
a) Eskaera onartzen ez denean.
b) Ezarritako epean erantzuten ez denean.
c) Legeak ezarritako gutxieneko baldintzak erantzunean agertzen ez direnean.
Eskaera-eredua
|