Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumenari buruzko informazioa

WAI-A

EUROPAKO ERREFERENTZIAK


EIONET SAREA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Ingurugiro Informazioko Zerbitzuak, Espainiako EIONET Sarearen Puntu Fokal den aldetik, EAEko informazio-sareak eta Espainiako EIONET Sarearekin duten konexioa koordinatzen ditu.

CIRCA EIONET proiektuaren barruan sorturiko tresna informatikoa da, eta bere helburua ingurugiroan diharduten lan-taldeetan egunero egiten diren oinarrizko jarduerak erraztea da, esate baterako:

  • dokumentuak trukatzea
  • alor jakin batean lan egiten duten pertsonen izenak eta helbideak bilatzea
  • lankidetzak eskatzea
  • laneko gaiak eta proiektuak eztabaidatzea
  • web orriei buruzko informazioa bilatu eta bidaltzea
  • bilerak antolatzea

EIONET Sarea Interes Taldeetan (IT) antolatzen da, eta horietako bakoitzak taldeko buruzagi edo administratzaile bat izaten du; bera arduratzen da taldeko gainerako kideak antolatzeaz eta taldean onartzeaz. Interes-taldeetarako sarbidea erabiltzaile-izenaren eta pasahitzaren bidez murrizten da. Aldi berean talde batean baino gehiagotan parte hartzea posible da. Interes-taldeen helburua informazioa partekatzea da, eta eztabaida-foro lokal gisa funtzionatzen du.

Interes-talde baten barruan eskaintzen diren zerbitzuak honako hauek dira:

  • Informazioa - information
    Interes-taldeari loturiko web orrialdeak eransteko balio du.
  • Liburutegia - library
    Zerbitzu erabiliena da. Zuhaitz motako direktorioetan ordenatuta geratzen diren dokumentuak kargatu eta deskargatu daitezke. Dokumentu bakoitzerako fitxa bat egoten da, eta bertan dokumentuaren edukia, autorea, tamaina, hitz gakoak eta formatua azaltzen dituen laburpen txiki bat jasotzen da.
    Dokumentuak eskuratzeko sistemaren administratzaileari posta elektronikoz dokumentua bidaltzeko eska diezaiokezu, , edo zuzenean erabiltzailearen disko gogorrera deskarga daitezke.
    Egile gisa erregistratutako taldekideek beren dokumentuak deskargatu egin ditzakete, eta gainerako taldekideen esku jarri.
    Interes-talde osoaren edo taldeko partaide batzuen informazioa (edo dokumentu osoak) jasotzeko harpidetzak egin daitezke. Taldean dokumentu bat sartzen den bakoitzean, harpidedunari horren berri ematen zaio posta elektronikoaren bidez.
  • Direktorioa - directory
    CIRCArekin konektaturiko pertsona guztien harremanetarako helbideak agertzen dira
  • Bilerak - meetings
    Erabilgarri dauden bilera guztien informazioa. Administratzailea bilerak sortu edo aldatzeaz arduratzen da.
  • berri-taldeak - newsgroups
    Eztabaidatzeko leku honetara mezu elektronikoak bidal daitezke. Posta elektroniko arruntarekin duen desberdintasuna da mezua ez zaiola pertsona jakin bati bakarrik heltzen, zerbitzari zentral batera iristen baita, taldeko erabiltzaile guztiak eskuratu ahal izan dezaten. Hala, bilera birtualak sor daitezke, eta horietan partaideetako batek galderak egiten dizkie gainerako taldekideei; ondoren, taldekide bakoitzak erantzunak, iradokizunak eta iruzkinak bidal diezazkieke gainerako taldekideei.
  • Posta elektronikoa - E-mail
    Liburutegian dauden dokumentu berriei edo berri-taldeetako albiste berriei buruzko mezu elektronikoak jasotzen dira. Posta elektroniko arruntak bezala funtzionatzen du, edo taldekide guztiei mezuak bidaltzeko ere balio du.
  • Bilaketa - search
  • Laguntza - help

circa

 

SARTU