- Ingurugiroaren Europako Agentziaren Ingurugiroaren Informazio eta Behaketako Europako Sarea
- Europa mailan Europako Batasunaren Batzordeak eta kide diren estatuek ingurugiroa babesteko beharrezko neurriak hartzeko behar duten informazioa ematen laguntzen duten erakundeen sarea
Eionet sarearen egitura:
- Europako Gaikako Zentroak (EGZ)
- Puntu Fokal Nazionalak (PFN)
- Informazioko sare nazionalen Elementu Osagai Nagusiak (EON), honako hauez osatuak:
- Erreferentziako Zentro Nazionalak (EZN)
- Erkidegoko Puntu Fokalak (EPF)
- Beste erakunde batzuk: unibertsitateak, ikerketa-zentroak, laborategiak, enpresak, etab.
Zerbitzuak
EIONET aldi berean erakundea eta Interneteko lotura publikoak erabiltzen dituen sare telematikoa da. EIONET SAREKO kideei nahiz erabiltzaile-multzo zabalari Ingurugiroari buruzko Informaziorako Europako Erreferentzia Zentroa eskaintzen die; horren bidez, ingurugiroari buruzko informazio elektronikoa eskura dezakete. Atari horrek hau eskaintzen du:
- gaiaren arabera antolaturiko informazioa: airea, natura, lurzoruak, ura ...
- bilaketa aurreratuko eta hizkuntza anitzeko bilaketako zerbitzuak
- informazioa berreskuratzeko sistemak
- AEMAri buruzko informazioa: langileak, lan-programak, eskaintzak, ...
- EIONET sarerako sarbidea: Puntu Fokal Nazionalak, Gaikako Zentroak, ...
- direktorioak, datu-baseak, ingurugiroko txostenak, ...
|
www.eionet.eu.int
|