Ondorengo hauei buruzko informazioa:
- Ingurumeneko elementuen egoera, hain zuzen ere ondorengo hauena: airea eta atmosfera, ura, lurzorua, lurra, paisaiak eta naturguneak, hezeguneak eta itsas eta kostaldeko guneak barne, biodibertsitatea eta bere osagaiak, genetikoki eraldatutako organismoak barne eta elementu hauen guztien elkarreragina.
- Ingurumeneko elementuei eragiten edo eragin ahal dieten faktoreak, adibidez, substantziak, energia, zarata, erradiazioak edo hondakinak, hondakin erradiaktiboak barne; emisioak, isuriak eta ingurumenean beste askatze batzuk.
- neurriak (administrazioko neurriak barne), adibidez, politikak, arauak, planak, egitarauak, ingurumenari buruzko akordioak eta ingurumeneko elementuei eta aipatutako faktoreei eragiten edo eragin ahal dieten jarduerak, baita elementu horiek babesteko jarduerak edo neurriak ere.
- Ingurumenaren gaineko legeria betetzeari buruzko txostenak.
- Kostu-onura erlazioaren analisia eta ekonomia arloko beste analisi eta suposizio batzuk.
- Pertsonen osasun eta segurtasunaren egoera, eta hala badagokio, honako hau guztia barne: elikagai-katearen poluzioa, giza-bizitzarako baldintzak, kokapen kulturalak eta eraikinak, ingurumeneko elementuek eragiten edo eragin ahal badiete
Informazioa idatzizkoa, irudizkoa, entzunezkoa, elektronikoa, edo beste edozein formatutakoa izan daiteke.
Volver al índice
|