EMAS ziurtagiria eskuratzeko, erakundeek ondorengo baldintza hauek bete behar dituzte:
- Ingurumen azterlana egitea
Erakundearen jarduerek ingurumenean dituzten eraginak aztertu: produkzio prozesuak, produktu eta zerbitzuak, ebaluazio metodoak eta araudia, baita ingurumen kudeaketarako praktikak eta prozedurak ere.
- Ingurumen-kudeaketa sistema ezartzea
Ingurumen azterlanaren emaitzen arabera, erakundearen zuzendaritzak zehaztu duen ingurumen politikaren helburuak lor daitezen ingurumen-kudeaketa sistema eraginkorra ezarri. Kudeaketa sistemak erantzukizunak, helburuak, baliabideak, prozedura eraginkorrak, prestakuntza beharrak eta kontrol eta komunikabide sistemak zehaztu behar ditu.
- Ingurumen ikuskaritza egitea
Erakundeak berak duen ingurumen-politika eta -programaren arabera eta baita lege-betebeharrak kontuan hartuta ere, dagoen kudeaketa sistema eta erakundearen ingurumenarekiko jokabidea ebaluatu behar da.
- Ingurumenaren gaineko deklarazioa prestatzea
Aitorpen honek lortu diren emaitzak zehaztuko ditu, erakundearen ingurumen helburuak kontuan hartuta. Bere ingurumenarekiko jokabidea etengabe hobetzeko zein baliabide erabiliko dituen adierazi beharko du ere bai.
- EMAS egiaztatzaile baten bidez egiaztatze independentea lortzea
Ingurumen azterlana, ingurumen kudeaketa-sistema, ikuskaritza prozedura eta ingurumenaren gaineko deklarazioa EMAS egiaztatzaile batek egiaztatu behar ditu. Egiaztatzaile horri Europar Batasuneko Estatu bateko akreditaziorako EMAS Erakunde batek emango dio ahalmena lan hori egiteko (Estatuan, ENAC).
- Europar Batasuneko Estatu bateko erakunde eskudunean erregistratzea
Egiaztatu den ingurumenaren gaineko deklarazioa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailordetzara bidali behar da erregistratzeko eta jendeak eskura izan dezan.
Erakundeak erregistro zenbakia jasoko du eta hortik aurrera EMAS logotipoa erabil dezake.

|