Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. EMAS
 

Azken eguneratzea: 2011/07/19

ACLIMA ingurumen bikaintasunaren EMAS erregistroan sartu da

Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartea (ACLIMA) Europar Batasuneko Ingurumen Kudeaketa eta Ikuskaritza Sistemaren erregistroan sartu da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzaren bitartez.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak duela gutxi eman du ACLIMA elkartea EMAS erregistroan sartzearen aldeko ebazpena. Hortaz, jada 46 dira erregistro horretan izena emanda dauden Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeak.

ACLIMA negozio aukerak identifikatzen aritzen da, eragileak dinamizatzen, eta enpresek lankidetzarako egindako proposamenak ezagutarazten. Guztia ere, erakundeen lehiatzeko aukerak areagotzeko. Kluster elkartea osatzen dutenak honako hauek dira: ingurumen ondasun eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak (ingeniaritzak, aholkularitzak, urbanistak, kudeatzaileak, etab.), eskatzaileak, arloarekin lotura duten beste industria batzuen ordezkariak, erakunde publikoak, ikerketarako zentro teknologikoak, unibertsitateak, eta sektore publikoko nahiz pribatuko bezero diren sektoreekin harremanak dituzten enpresa handiak.

ACLIMAk egin dituen ingurumen hobekuntzen artean, honako hauek azpimarratu behar dira: ontzi hondakinak % 46 jaistea, paperaren kontsumoa % 4 murriztea, ontzien birziklapena % 100 handitzea, eta fotokopiak egitean paper birziklatua erabiltzeko ohitura % 100 hobetzea. Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkarteak -2007tik Ekoscan ziurtagiria daukanak- aurrera egin du EMAS Erregelamenduak jasotzen dituen helburuak betetzeko bidean, eta, hala, erregistroan izena ematearen aldeko ebazpena jaso du.

ACLIMA elkartea, gainera, Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 Programaren barruan dago, beste 123 enpresarekin batera. Ihobek sustatu du ekimen aitzindari hori, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek egiten zioten eskariari erantzuteko; hots, euren prozesuetan ingurumen kudeaketa txertatuz, lehia areagotzea. 

Estekak: