Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Azken eguneratzea: 2011/11/21

Talleres Arreche, S.A. enpresa ingurumeneko EMAS bikaintasun erregistrora gehitu den beste ETE industrial bat da

Talleres Arrechek ES-EU-000058 erregistro-zenbakia lortu du, eta, horri esker, Ekoscan izan ondoren EMAS ingurumen-erregistroa lortu duen laugarren erakundea da.

Irailaren 30ean, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzak Talleres Arreche EMAS ingurumen-erregistroan inskribatzeko ebazpena eman zuen, Ihobe, S.A. sozietateak Ekoscanetik EMASera igarotzeko gaitasuna frogatzeko garatutako esperientzia pilotuari esker.

Talleres Arreche Ekoscan Plus Arautik EMAS erregistroa lortzen duen laugarren erakundea da. Karburadoreak eta dekoletaje-piezak ekoizten dituen enpresa bat da, eta ibilbide luzea du ingurumenaren arloan. 2005etik dauka Ekoscan ziurtagiria, eta ingurumenarekiko daukan konpromisoaren eta bere etengabeko hobekuntza-prozesuaren emaitza gisa EMAS erregistroa lortu du.

Erakundeak baliabideen erabilpenaren eraginkortasunaren alde egiten duen apustua frogatuta geratu zen 2010ean ekoitzitako pieza-unitate bakoitzagatik kontsumitutako mozketa-olioa %15,25 murriztea lortu zuenean, eta bere konpromisoari esker, kontsumo horrekin lotutako hondakin arriskutsuak sortzea minimizatu zuen.

Halaber, Talleres Arreche, S.A. enpresak bere baliabideak arrazionalizatzeko duen ikuspuntuaren beste adibide bat da kontsumitutako lehengai kg bakoitzeko aluminioa %22,19 eta letoia %6,87 murriztu duela, eta horrekin bat ez datozen piezak murriztu ditu.

Jasangarritasunarekiko konpromiso hori inbertitzaileek Garapen Jasangarrirako 2002-2020 Euskal Ingurumen Estrategiaren barruan Teknologia Garbien Euskal Zerrendako makineria erosteko egin dituzten inbertsioetan ikusten da (perkloroetilenorik kontsumitzen ez duen garbiketa-makineria erostea, baita txirbil-zentrifugagailua ere, mozketako olioa minimizatzeko).

Talleres Arreche, S.A. enpresak etorkizunerako dituen helburuek ingurumenarekiko jokabidea hobetzeko hartu duen konpromisoa indartzen dute, 2011-2012rako baliabideen erabilera eraginkorra lortzeko, bere Ingurumen Adierazpenetik ondorioztatzen den bezala.