Euskal Herriko Ingurumena Babesteko 3/98 Lege Orokorraren 44. artikuluaren arabera, plana edo programa onartzen duen administrazioaren ingurumen-organoa izango da ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bateratuari buruzko txostenak egiteko organo eskuduna, hau da:
-
Eusko Jaurlaritzak onesten dituen planei edo programei buruzko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bateratuaren txostenak administrazio horren ingurumen-organoak egingo ditu, hots, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak.
-
Foru Aldundiek onesten dituzten planei edo programei buruzko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bateratuaren txostenak, ordea, administrazio horretako ingurumen-eskumena duen sailak egingo ditu. Hala ere, planak bi lurralde historikoren gainean eragina baldin badu, Eusko Jaurlaritza arduratuko da txostena egiteaz.

|