Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrola
 
Ingurumeneko Baimen Bateratua

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza


Egitura atal kudeatzailea

Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza


Xedea

Atmosfera, ura eta zoruaren kutsadura ekiditzea, eta hau ez bada posible, gutxitu eta zaintzea. Horretarako kutsaduraren prebentzio eta kontrol sistema bateratua ezarriko da, ingurumena bere osotasunean babesteko maila altua lortzeko asmoz.

Ingurumeneko Baimen Bateratua instalazioa kokatzen den Autonomia Erkidegoko eskudun organoak emandako ebazpena da, eta horren bidez, ingurumenaren eta gizakien osasunaren babesari dagozkion ondorioetarako soilik,instalazio bat bere osotasunean edo zati batean erabiltzea baimentzen da, beti ere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Bateratuari buruzko uztailaren 1ko 16/2002 Legearen helburua eta xedapenak betetzen direla bermatzeko beharrezko diren neurri batzuen pean.

Nori Zuzendua

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Bateratuari buruzko uztailaren 1ko 16/2002 Legearen I. Eranskinean jasotzen duren jarduera industrialak garatzen dituzten instalazio pribatu edo publikoen titularrak, produktu eta prozesu berriak ikertu, garatu eta esperimentaziorako erabiltzen diren instalazio edo hauen zatiak izan ezik

Araudia

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea (BOE 157, 2002ko uztailaren 2koa)


Harremanak norekin

945016958

Erantsi beharreko agiriak

Ingurumeneko baimen bateratuaren eskariak gutxienez Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrolerakouztailaren 1eko 16/2002 Legearen 12. artikuluan jasotako dokumentazioa izango du. Agiriak hurrengoak dira:

a) Oinarrizko Proiektua, gutxienez, hurrengoaldeak jasoko dituena

Jarduera eta Instalazioaren deskribapen xehatua, prozesu ekoizleak eta produktu mota

Jarduera sailkatuei dagozkien udal jarduera lizentzia lortzeko behar den dokumentazioa

Baimendutako instalazioaren aldaketa garrantzitsu baten kasuan , aldaketak eragingo dituen zati edo zatiak

Instalazioa kokatuko den lekuaren ingurumen egoera eta aurreikusten diren ustezko eraginak, jarduera amaitzean soru daitezkenak barne

Instalazioan erabili edo sortuko diren natur baliabideak, lehengaiak eta laguntzaileak, sustantziak, ura eta energia

Instalazioaren jaulkipen sorburuak

Instalazioak airera, urera eta zorura aurreikusi ahal diren jaulkipen mota eta zenbatekoa, eta badagokio, sortuko diren honakinen sailkapena eta zenbatekoa. Eta baita ingurumenean izango duen eragin garrantzitsuen zehazpena.

Instalazioan sortzen diren jaulkipenak prebenitu eta ekiditzeko erabilitako aurreikusitako teknologia eta beste teknikak, etaprebentzioa eta ekiditzea ez bada posible jaulkipenak murrizteko erabilitakoak.

Sortutako hondakinen prebentzio,murrizte eta kudeaketari dagozkien neurriak

Jaulkipen eta isurketak murriztu eta kontrolatzeko aurreikusitako sistema eta neurriak

Uztailaren 1ko 16/2002 Legearen printzipioak betetzeko proposatzen diren beste neurriak

Eskatzaileak aztertutako aukeren laburpena

b) Instalazio kokatu nahi den Udaleko txostena, hirigintza planeamenduarekiin bat datorrela egiaztatzen duena

c) Badagokio, ibaietara isurketak burutzeko ur legediak eta lehorretik itsasora isurketak burutzeko kostaldeetako legediak aurreikusten duten dokumentazioa

d) Indarrean dauden xedapenekin bat eginez, eskatzailearen ustetan, konfidialtzatasun datuen zehazpena

e) Aplikagarri den zatikako legediak ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa, eta badagokio, eskatu ahal diren fiantza eta seguruak barne

f) Aplikagarri den araudiak zehaztutako beste edozien dokumentazio edo informazioa

Eskariak tekniko ez den laburpen bat jasoko du, jendeaurrean jartzeko izapidean bere ulermena errazteko


Dagokion tasa

Ez dago tasarik

Eskabideak Aurkezteko Epea Sustatzaileak eskatuta
Eskabideak aurkezteko lekua

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000

Tramiteen deskripzioa

Eskaera aurretik Udalak eskaerarekin batera doan txostena eman behar du 30 egunetako epearen barruan.

Dokumentazioa osatzen denean jendeaurrean jarriko da, epea ezin izango da 30 egunetako epea baino gutxiagokoa izan

Jendeaurrean jartzeko epea igarota, eskudun organoak espedientearen kopia, jasotako alegazio eta ohar guztien kopiarekin batera, bere eskumenen arloan txostena eman behar duten organoei igorriko die

Udalak 30 egunetako epean txostena emango du instalazioaren bateragarritasunari buruz, hain zuzen, bere eskumenen arloei dagozkien alderdiak aztertu ondoren

Ingurumeneko baimen bateratua behar duen jarduerak ur jabari publikora isurketa baimena behar badu, arro eskudun organismoak isurketaren onesgarritasunari buruzko txostena emango du, eta badagokio bere ezaugarriak eta hartu beharrezko neurri zuzentzaileak ezarriko ditu. Txosten hau nahitaezkoa eta loteslea da, eta espedientea jaso zenetik 6 hilabetetako epean eman behar da.

Eskudun organoak, proiekuta bere osostasunean aztertu ondoren, ebazpen proposamen bat prestatuko du, txosten lotesleak jasotako baldintzak jasoko dituena eta interesatuei entzun ondoren. Entzunaldian alegazioak aurkezten badira, heuan berri emango zaie aurreko izapidetan txosten lotesleak emateko izan diren eskudun organoei, 15 egunetako epean nahi dutena azaldu dezaten.

Ingurumeneko baimen bateratua emateko eskudun organoak prozedura bukatuko duen Ebazpena emango du.


Egitura Atal Ebazlea

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen Sailburuordea


Ebazteko epea

10 hilabete

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ikusi "Bestelako Agiriak" atala

Bestelako Agiriak

IPPC Zuzentarauaren Eraginpean dauden Instalazioetan Ingurumen-baimen Integratua Eskatzeko gida

Ziurtagiria (pdf betegarria, 27 kb)


Oharrak

Informazio gehiago

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

21/10/2010