Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Poluzioaren Prebentzio eta Kontrola

WAI-A

Ingurumen arloko Ikuskaritza eta Kontrolerako Plana 2003-2007


 

Planaren helburuak, besteak beste, hauek dira:

  • Ingurumenean jarduerek duten eragina murriztea
  • Ingurumen-arauak betetzearen egoerari buruzko diagnostikoa
  • Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren eskumenekoa den ingurumen-legeria betetzera bultzatzea
  • Euskal Herrian ingurumenaren kalitatea hobetzea
  • Industria-sektorearekin borondatezko akordioak egitea.
  • Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategiaren (2002-20020) helburu eta konpromisoak betetzea 

Ikuskaritza Plana ezarriko da sektoreei zuzendutako urteroko planen bidez. Honako hiru jarduera mota hauetarako zuzendutako ikuskaritzak izango ditu:

a) 16/2002 Legeari (poluzioaren prebentzioari eta kontrolari buruzkoa) eta/edo istripu larriei buruzko araudiari dagozkien jarduerak.

b) Jarduerei lotutako ingurumen-arazo nabarmenak

c) herritarren salaketen ondorioz egindakoak.

Horietaz gain ausazko ikuskaritzak egingo dira.

Plan honi esker 2007. urterako poluzio-ahalmen handieneko jarduerei buruzko arauak bete egingo dira. Jarduera horiek zainketa-sarean arazoak atzemandako guneetakoak izango dira; baita legeria ez betetzeko joera dutela ikusten den arloetakoa ere, ingurumen-eragin nabarmena dutenean.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/02/14